Begoñako errepublika

Begoña
 Bizkaia, Euskal Herria
Begoñako errepublikako udaletxe zaharra. K-Toñoren grabatua (Matsorri taberna, Begoña)
bandera

armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaBilbo Handia
Izen ofiziala Begoñako errepublika, Begoñako elizatea
AlkateaFederiko Eskauriaza (1924an)
Posta kodea48002, 48003, 48004
INE kodea48020
Herritarramahatsorri, begoñar
Kokapena
Koordenatuak43°15′31″N 2°54′46″W / 43.25861°N 2.91271°W / 43.25861; -2.91271
Map
Demografia
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,19
Zahartze tasa[1]% 18,9
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,4
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,25 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,44 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 14,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,6 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 3.2 (2016)
Etxeko erabilera [3]% 9.17 (2016)
Datu gehigarriak
SorreraZehaztu gabea, 1300 baino lehenago. urtea
WebguneaUriola.eus: Santutxu, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoñaldea, Uribarri
OharrakBilbok anexionatu zuen 1925ean. Infotaulako datu estatistikoak Bilbokoak dira
Begoñako basilika eta Begoñako errepublikako udaletxea (egun eraitsia) 1920an.

Begoñako Errepublika (edo elizatea) 1925era arte indarrean ibili zen Begoña udalerriaren izen ofiziala izan zen, Uribe merindadean dago. Gernikako Juntetxean Begoñako aulkia 36.a zen.[4][5][6]

Gaur egungo Begoña, Uribarri eta Otxarkoaga-Txurdinagako barrutietako lurrak batzen zituen, hau da, Artxanda menditik Bilboko itsasadarreraino, Bilboko Zazpikaleak kenduta. Zabalbide kalea da eremu horren ardatz nagusia, Itsasadarretik Egirleta-SantoDomingo mendiraino igotzen baita kale luze hori. Begoñako udalerri haren lurretan zeuden gaur egungo auzo hauek: Arabella, Bolueta, Castaños, Loruri, Matiko, Otxarkoaga, Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uribarri eta Zurbaran.[4]

Nagusiki baserri giroko udalerria zen.[7] Fruta-arbol, esne-behi eta barazki-ortuez gain, mahasti ugari zegoen eta txakolin asko egiten zen Begoñan.[8][9] Hortik dator Mahatserri herriaren ezizena eta bertakoei ematen zitzaien mahatsorri izena.[10][11]

Geografia

Kokapena eta inguru naturala

Kokapena

Egungo Bilboko hiru barrutik osatzen zuten Begoñako errepublika: Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoña. Ibaiondo barrutiko gune aldapatsuak ere Begoñakoak izan ziren 1870era arte: Atxuriko zati bat, Olleriak, Zabalbideko zati bat (egungo Santutxu kaleraino), Bilbo Zaharra, Iturribide, Begoñako galtzadak, Campo Volantin, Tiboli eta Kristo kaleak.

Berez, 1300an Begoñako lurretan sortu zen Bilbo; sorrera-dokumentuan ("Carta Puebla") lehenagotik existitzen zen Begoña aipatzen da.

Mendiak

egoña Bilbo eskualdean kokatzen da, Artxanda-Egirleta-Meazabal-Santo Domingo-Avril mendilerroaren magaletan ibaizabal ibairaino. Orokorrean erliebea malkartsua da. Mendilerro horretako mendi nabarmenenenak hauek dira: Artxanda (252 m.), Meazabal-Egirleta-Santo Domingo (292 m.), Iturritxualde-Avril (383 m.), Guribikolanda (352 m.), Mikoleta (273 m.), Orueta (180 m.), Artagan (130 m.), eta Arbolantxa (130 m.).[5]

Ibaiak

Ibai nagusia Ibaizabal da, hainbat tokitan elizatearen muga izan zena. Bestalde, badira zenbait erreka: Artxandako ipar-isurian Saratxe eta Egirleta errekak Asua ibairaino jaisten dira; hego-isurikoak aegoñatik atera gabe heltzen dira Ibaizabaleraino: Urgogor, Altamira, Zrlrmintxu-Goikoetxea, Mendieta, Landeta-Iturriran,[12] San Agustin, Iturribide, Bosque, Garai-Matalobos, Urgorri, Ugerleku eta Azkaraibeko.[5]

Ibai horietako batzuk asfalto azpian desagertu dira gaur egun. Esaterako, Matalobos erreka 1960ko hamarkadako urbanizatze masiboan desagertu zen; errekaren ibilbidea egungo Txurdinaga auzoan dagoen Gabriel Aresti kaletik eta kiroldegitik pasatzen zen Boluetaraino. Kale horien azpitik kanalizatuta dago erreka hori gaur egun.

Mugakideak

Begoñak Txorierrirekin egiten du muga iparraldean (Sondika, Loiu, Derio eta Zamudiorekin), hegoaldean Bilboko Ibaiondo eta Abando barrutiekin, mendebaldean Deusturekin eta ekialdean Etxebarri, Basauri eta Arrigorriagarekin Abusu inguruan.

  • Begoñako Errepublikako lurrak (urdinez) 2024ko Bilboko barrutien mapan.
    Begoñako Errepublikako lurrak (urdinez) 2024ko Bilboko barrutien mapan.
  • Bilboren ikuspegia Artxandatik, 2019an. Begoñako auzoak Artxandatik ibaizabaleraino dauden auzoak dira. Argazkiko ezker aldean dauden Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoñalde-Santutxu-Bolueta eta azpian dagoen Uribarri barrutia.
    Bilboren ikuspegia Artxandatik, 2019an. Begoñako auzoak Artxandatik ibaizabaleraino dauden auzoak dira. Argazkiko ezker aldean dauden Otxarkoaga-Txurdinaga eta Begoñalde-Santutxu-Bolueta eta azpian dagoen Uribarri barrutia.

Klima

Abusu, 2021
Klima-diagrama
UOMAMEUAIUAA
 
 
141
 
 
11
5
 
 
102
 
 
16
8
 
 
40
 
 
16
6
 
 
71
 
 
17
7
 
 
50
 
 
19
9
 
 
115
 
 
22
13
 
 
31
 
 
23
14
 
 
24
 
 
23
15
 
 
94
 
 
24
15
 
 
47
 
 
20
10
 
 
382
 
 
12
7
 
 
243
 
 
15
7
Tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoak (°C)
Euria litro/m2-tan

Begoñako klima ozeaniko hezea da, korronte bero baten eraginaz, eta tenperatura leunak ditu urte osoan. Euriak udazkenean eta udaberrian ugariak izaten dira, negu onberarekin eta uda ez oso beroekin. Dena dela, bai udan bai neguan egun oso hotzak eta termometroa 40 °C-taraino igotzen den egunak badira. Batez besteko tenperatura 21 gradukoa da udan, eta 7koa neguan.

Urteko prezipitazioa 1200 mm inguru da, urtean zehar homogeneoki banatuta, baina gehienbat neguan udan baino euri gehiago egiten du.

Begoñako Txurdinaga Otxarkoaga inguruan nolabaiteko mikroklima gozoago bat dagoela aipatu izan da. Artxandako mendiak eta Artagan muinoak ipar eta mendebaldetik datorren haize hotzaren babesean egonda mahatsa lortzeko mikroklima oso egokia omen zen Begoña.[13]

Historia

Bilbo sortu baino lehenagotik ere bazegoen Begoña. Bilbo hiribildua Begoñako lurretan sortu zuten 1300. urtean Ibaizabal ibaia (Nerbioi ibaia esaten zitzaion lehen) itsasoko urekin batzen zen meandroan.[14] Hiribildua 1300eko ekainaren 15ean sortu zen, hala adierazten baitu Bilboko Uriaren eraketa gutunak.[15] Akta horretan inguruko lur guztiak "ematen" zaizkio Bilbo sortu berriari; baina hori kontraesan nabarmenean zegoen Begoñako, Deustuko eta Abandoko elizateen eskubideekin. Mendeetako eztabaida ireki zen gai horri buruz.[6][16]

Bilbao, Begoña, Abando eta Deustu 1544an. Begoñako Eliza eta Santa Klara kalea (Zabalbide) ikusten dira.

Loiu barrutian «Vecunienses hoc munierunt (Vecuniarrek hau egin zuten)[17]» dioen inskripzioaren berri eman zuen Gabriel Henaok XVII. mendean. Vecunienses hori begoñatarrak aipatzeko latinezko antzinako forma bat zela uste izan da. Emil Hübnerrrek inskripzio faltsutzat eman zuen arren Miguel Unzueta eta Fernando Fernández arkeologoek benetakoa dela defendatu izan dute eta Vecunia izena zelta hizkuntza batekin lotzen dute.[15]

Uribeko merindadeari zegokion udalerria zen. Lur haietan zeuden Santo Domingo eta San Justo ermitak, bai eta Uribarriko Kristoren, San Joakinen eta Boluetako Santa Anaren eta Paulako San Frantziskoren ermitak ere. 1500. urtean Cueto lizentziatuak egindako apeoan ikusten denarekin bat, errepublikaren barruan zeuden auzoak hauek ziren: Artazuriña, Zurbaran Behekoa eta Zurbaran Goikoa, Otxarkoaga eta Lonzoño, Zuazo Goiri, Larrakoetxea, Iturriaga eta Uribarri de Yuso. Toki hartako biztanleek landa-bizitza lasaia zuten; gehienak, nekazariak eta txakolin-egileak, San Gregorio Naciancenoren kofradian bilduta zeuden.[15] Azaroaren lehenean egiten zen ganadu-feria oso jendetsua zen, udaletxeko plazan egiten zen, Basilikako atzeko aldean, plaza eta udaletxea kendu zituztenean Santutxun antolatzen hasi zen Basarrateko zelaian.

Demografia

Bilbo inguruko beste herri batzuetan bezala, Begoñak hazkunde izugarria izan zuen XX. mendearen bigarren erdialdean. Hala ere, kasu honetan hazkunde nagusia hamarkada bat geroago gertatu zen, 1960ko hamarkadatik aurrera, Bilboko itsasadarreko herri asko ordurako hainbat urtetako hazkunde handia jasaten ari zirenean. Gainera, inguruko beste herri horietan ez bezala, 1980ko hamarkadako krisialdi ekonomikoak ez zuen populazioaren gainbehera eragin, eta hazkundeak, motelago bada ere, jarraitu egin zuen XX. mendearen bukaera arte. XXI. mendearen lehen hamarkadan biztanleria egonkortu eta jaisten hasi zen.

Hazkuntza demografikoaren adibide argienak Santutxu eta Otxarkoaga auzoak dira.

  • Eustaten arabera, Santutxu auzoak guztira 30.576 biztanle zeuzkan 2023. urtean[18]. Udalak dituen datuen arabera, 31.133 biztanle ziren 2021. urtean.[19] 80,68 hektareako azalera izanik, biztanle dentsitate gehienetarikoa duen Bilboko auzoa da Ametzolako auzoarekin batera.[20] Solokoetxe eta Iturralde auzoak Santutxun kontutan hartzen badira, 2018 urtean Santutxu Europako biztanleria-dentsitate handieneko inguruetako bat da.[20][21][22]
  • 1950eko hamarkada bukaeran, San Ignazio auzoko txaboletako biztanleei etxebizitza berriak emateko asmoa erakutsi zuen orduko erregimen frankistak.[23][24] Horretarako, Otxarkoaga eta Astrabuduako auzoak eraiki ziren. Ehunka etxebizitza, material merkeez eraikiak, eta altuera ezberdinetako blokeetan banaturik. Otxarkoagan, guztira 3.672 etxebizitza eraiki ziren, urte eta erdiko epean. Etxebizitza-poligonoaren plan partziala 1959an idatzi zen, eta auzoaren eraikuntza 1964an inauguratu. Ocharcoaga laburmetraia (1961) Jordi Grau kataluniar zuzendariak egin zuen 1961ean, Otxarkoaga auzoko sorrerari buruz.

Biztanleriaren bilakaera

Begoñako biztanleria (1800-1920)[5]
  • Begoñako Errepublikako lurren urbanizazio azkarra. Argazkiak airetik (1957-1965-2005)
  • 1957: oraindik lur askotan ez dago etxebizitzarik.
    1957: oraindik lur askotan ez dago etxebizitzarik.
  • 1965: Otxakoaga, Santutxu, Zurbaran, Arabella auzoetan etxebizitza asko egin dira, baina oraindik geratzen dira asko eraikinik gabe.
    1965: Otxakoaga, Santutxu, Zurbaran, Arabella auzoetan etxebizitza asko egin dira, baina oraindik geratzen dira asko eraikinik gabe.
  • 2005: lur guztietan eraiki dira etxebizitzak.[25]
    2005: lur guztietan eraiki dira etxebizitzak.[25]

Politika

Begoñako Errepublikako alkateen zerrenda

Begoña udalerriko armarria. Pitxer handi bat lau azuzenarekin.[26]

Hauek izan ziren Begoñako azken alkateak:[27]

Agintaldia Alkatea Oharrka
1815 Ramon Arronategi
1833 Ramon Arronategi
1856 Jose Pedro Carricat
1865 Antonio Alzaga
1870 Florencio Markoartu
1879 Caluto Agirre
1883 Ramon Arronategi
1899 Feliciano Rekalde Etxebarria
1901-1903 Carlos Maria Orue[28][29]
1909-1913 Antonio Allende Gartzia Hil egin zen alkatea zela
1914-1916 Carlos María Orue[28][29]
1918  Jose Antonio Goikoetxea
1920 Agapito Landa Uribe
1922 Luis Lertxundi
1923-1924 Federiko Eskauriaza[30][31] 1924ko abuztuaren 16an lizentzia egun batzuetarako lizentzia hartu zuen
1924 Ernesto Allende[30][31] Jarduneko alkatea 1924ko abuztutik-1925eko urtarrilaren leheneraino.
« Juan Orue karlista eta integrista ezagunaren seme, Carlos Orue Begoñako alkatea zen 1899an (28 urte zeuzkala) eta harrez gero sarri hartu zuen herriko aginte makila hurrengo urteetan ere. 1903an, esate baterako, Begoñako prozesio iskanbilatsua egin zutenean, baita hamaika urte geroago ere, 1914an alegia. Legegizona ogibidez, elektrizitatearen negozioan zebilen sartuta. Politikan katolizismotik abiatuta, jeltzaleengana hurreratu zen eta garai hartako prentsan sarritan identifikatu zuten ideia abertzaleekin. »

Hektor Ortega[29]


Begoñako azken alkatea, Federiko Eskauriaza

Abandoko elizateko armarria.

Miguel Primo de Riverak 1923ko irailaren 13an Espainian estatu kolpea eman ondoren udal hauteskundeak antolatu ziren, Begoñako azken udal-batza 1923ko urriaren 2an ondoren honako hamabost zinegotziekin ("Bokal jaun andreak", gaztelaniaz: Señores Vocales ): Mariano Díaz, Víctor Ugarriza, Federiko Eskauriaza, Gregorio Urkaregi Otxandiano, Calixto Santamarina, Jose Antonio Gisasola, Jenaro Lumbreras, Ernesto Allende, Andrés Mota, Joaquín Gómez, Antonio Soloaga, Anastasio Gardiazabal, Adolfo Yturriozbeitia, Félix Juan Pereda y Antonio de la Cuesta.

Deustuko elizatearen armarria.

Hamabost "zinegotziok" aho batez, guztien adostasunez, Federiko Eskauriaza aukeratu zuten alkate, anexioaren aurka ekin nahian. Handik 10 hilabetera, 1924ko abuztuan, anexio-prozesua geldiezina izango zela ulertuta, Eskauriaza alkateak "egun batzuetarako" utzi zuen kargua, eta Ernesto Allendek izan zen jarduneko alkatea anexioa gauzatu arte. Eskauriaza ez zuen parte hartu nahi urte bukaeran egingo zen botere-aldaketa inposatu hartan.[30][31]

1925eko urtarrilaren 1ean anexioa gauzatu ondoren, Amadeo Deprit bihurtu zen Begoñako Toki Entitate Txikiko Auzo Batzarreko burua. Begoñako hauteskundeetan aukeratutako ordezkariek nahi ez, eta Amadeo Deprit prest azaldu zen anexio-prozesuan Begoñako ordezkari moduan kolaboratzeko. Zehazki hitz eginda Deprit ez zen alkatea izan. 1924ko urriaren 29ko argitaratu zen anexioaren dekretuak sortutako erakundea izan zen Toki Entitate Txikiko Auzo Batzar hori, Bilboko Udaleko Batzorde Betearazlearekin batera, Erandioko zati bat eta Deustuko eta Begoñako elizate osoak hiriari lotzeko.[30][31]

Industria (1400-1925)

Boluetako Santa Ana fabrika (1841-1972)

Industria-prozesuan goiz sartu zen Begoña, eta goiz azaldu zen Boluetako Otxaibai leku-izena. Legizamon abizeneko familiakoak ziren XV. mendean bertako burdinola eta erroten jabeak; eta lantegi horiek 1828an zutik irauten omen zuten. Bitxia izan arren, bertan kokatu zen 1841ean Bizkaiko lehendabiziko siderurgia-fabrika ere, lingoteetatik burdinurtua eta ijezketak (laminazioak) egiten zituena. Euskal Herriko lehen fabrika moderno aitzindaria izan zen.[32] Geroago, 1846an, Ibaizabalen beste aldeko Ollargan meategitik ateratako burdin-meaz eta basoko egur-ikatzez elikaturiko labe garaia jarri zen martxan.[33][14] [34]

Begoñako elizatea industriala zen; 1841ean Boluetako Santa Ana fabrika jarri zuten Begoñan; Bizkaiko lehen enpresa siderurgikoa Santa Ana de Bolueta izan zen, 1841ean Begoñako Bolueta auzoan ireki zena, aduanak kostaldera eraman ziren urte berean[35]. Burdin lingoteen bigarren fusioa egiten hasi zen 1843tik aurrera, Ingalaterratik ekarritako mearekin, Asturiastik ekartzen zen ikatz begetala erabiliz berotzeko, Ibaizabalen egindako presaren indar hidraulikoarekin[35]. Prozesua garestia zela eta, lehen fusioa egiten hasi ziren ere 1848an eraikitako labe garaiarekin. 1860an lehen 200 langile zituen, hiru labe garai eta langileentzat eraikitako lehenengo etxea[36]. Bertan eraiki zen, adibidez, 1847ko Areatzako zubia osatzeko behar izan ziren pieza guztiak[37].

  • Boluetako Santa Ana fabrika
  • Santa Ana de Bolueta, 1860 inguruan
    Santa Ana de Bolueta, 1860 inguruan
  • Santa Ana de Bolueta, 1876an
    Santa Ana de Bolueta, 1876an
  • Otxandiokoen etxea, 1880 inguruan
    Otxandiokoen etxea, 1880 inguruan
  • Santa Ana de Bolueta, 1890 inguruan
    Santa Ana de Bolueta, 1890 inguruan
  • Instalazioak handitzen, 1901 inguruan
    Instalazioak handitzen, 1901 inguruan

Etxebarria fabrika (1878-1982)

1878an Etxebarria fabrika herriko erdigunean Txakilante izeneko txakolin-baserriaren arloetan.[34]

Tabako fabrika (1878-1936)

Santutxun tabako-fabrika ertain bat egon zen 1878tik 1936ra. Izan ere, XIX. mendearen amaierako modernizazioa iritsi zenean, tabako-kontsumoa zabaldu egin zen, estatusaren eta sozializazio positiboaren seinale gisa, eta ia mende batez iraun du gaur egun arte. Tabako-produktuetan gero eta kontsumo handiagoa zuen Bilbo hiria hornitzen saiatzen zen fabrika. 1878an sortu zuten "Tabakalera" Santutxun, egun Untzeta Parrokoa kaleko etxebizitza multzoa dagoen tokian. Gerra zibila baino lehentxeago itxiko zuten gero, 1936ko apirilean. Zuzendaritzakoak gizonak izan arren gainontzeko beharginak emakumeak ziren, 1895ean fabrikan baziren 529 emakume langile ("zigarrogileak", "cigarreras"). Gehienak Atxuri, Ollerias edo Miribillan bizi ziren, eta beste asko itsasadarraren beste aldean: San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala inguruan.[38]

Tabakaleran oso baldintza txarretan lan egiten zutenez 1889ko martxoaren 8an matxinatu egin ziren zuzendaritzako kide batzuk hartuta. El Noticiario Bilbaíno egunkariak honela azaltzen zuen: “Tailer guztiak matxinatuta zeuden, eta zigarro-ontzietako traste guztiak airean ibiltzen ziren”. Fabrikako arduradun nagusiaren aurrean haserretu ziren langileak, eta hura, izututa, bigarren pisuko leihotik kalera salto egin zuen. Gertakariak ez zuen ondorio fisiko handirik izan zuzendariarentzat, hezur hausturaren bat edo, baina eskandalu publikoa handia izan zen. Lantegia ixtea erabaki zuten, eta, ondorioz, bilbotarrak kezkatuta zeuden balizko hornidura faltaren aurrean. Astebete pasata konpondu zen gatazka.[39][38] [34]

Fabrika txikia zen, tamainaz eta plantillz, eta Industria-ustiapenerako baldintzak ez zituen erabat betetzen. Eraikinaren baldintzak ez ziren onak, iluntasunagatik eta aireztapen faltagatik, tabako hautsagatik (beti giroan zegoen eta biriketan sartzen zitzaien), hezetasunagatik, eta emakume langile gisa behar zituzten zerbitzuak ez zituztelako. Gainera, 1889ko protestan, arazoa gehigarria izan zen 15 egunean behin 34 mila zigarro ekoizteko betebeharra iragarri zitzaiela, eta, beraz, goizeko 7 edo 8etatik gaueko 10 edo 11ak arte lan egin behar zutela, enpresaren produkzio-helburuak lortzeko atseden-jaiegunik izan gabe. Lan-orduak gehitzeko eskaera horrez gain, une hartan lanerako ematen zitzaien zigarroak biltzeko papera txikia eta kalitate txarrekoa zen. Horregatik egin zuten protesta, erraz hausten zen paper horrekin ia ezinezkoa zelako azkar eta kalitate mailarekin lan egitea. Argi eta garbi, haientzat ezinezkoa zen produkzio-helburu horiek lortzea, ematen zitzaizkien baliabideekin.[38]

Larreagaburuko meategia (1878)

Larreagaburuko meategia, edo erdaraz Mina del Morro ere deitua, urte hartan ere jarri zuten martxan.[33][32][34]

ASUA Tailerra eta Talleres Mecánicos Artagan (1946-1990)

Fabrika hasieran eraikuntza mekanikorako tailer batizan zen, Iturribide kaleko 112ko lonja-soto batean, orduko Zabalbideko frontoitik gertu. Joaquin Arruti Comerzan-ek, Leandro Salcedo-k, José Urrutia Uriarte-k (Begoña 1913-1980), Julián eta José Luis Azurmendi anaiek eta Ramón Gonzálezek sortu zuten 1939an, Talleres ASUA izenarekin, bazkide sortzaileen inizialak, eta Leandro Salcedo koordinatzaile lanetan aritu zen.

Zura ebaki eta lantzeko makinak fabrikatzen zituzten, bi aldiko motordun motozerrak, gasolinazkoak, eta pieza guztiak egiten zituzten, atzerriko modeloetatik abiatuta. Sozietatea desegin ondoren, 1946an, Joaquin Arrutik eta José Urrutiak Artagan tailerrak inauguratu zituzten Zabalbide kaleko 110rean, Santa Klara komentuarekin eta Aurrekoetxea familia bizi zen Mazuztegi baserriarekin artean. Gasolinaz eta elektrizitatez motordun motozerrak egiten jarraitu zuten, baita iltzeak eta horien osagarriak egiteko makina sorta zabalagoa ere, bai eta enkarguz egindako makina edo edozein pieza ere. Zumalakarregi etorbideko trazadura berria egin zutenean, errepide berriak lantokia bitan banatu beharko zuenez, 1965 inguruan, tailerrak Boluetara eraman zituzten.

Boluetan, Santa Anaren parean, industria-eraikin bat eraiki zuten Miraflores etorbidearen eta Galdakaoko errepidearen arteko bidegurutzean, Inmobiliaria Bolueta izeneko eraikina, eta beheko solairu osoa hartu zuten. Beste bazkide batzuk sartu ziren, hala nola Zubizarreta (Naviera Zubizarreta) eta Ibarrondo Frias, eta T.M. ARTAGAN S.A. izena hartu zuten. Enpresak ontzi-arloan interesak zituen (Naviera Bilbaina eta Naviera Vascongada), eta produkzio nagusiari ontziak eraikitzeko eta konpontzeko piezak egitea gehitu zioten. 1990ean erretiroagatik itxi zuten.

Beste fabrika batzuk

Zabalbide kalea 1981ean. Nekazarien Sindikatuaren etxe zaharra ezkerraldean eta Santutxu auzo berria.

Aipatutako fabrika handiez gain, baziren Begoñan beste fabrika batzuk, esate baterako, hauek: Agirre Txokolateak Tiboli kalean, teila-fabrika Matiko kalean, Lanparas Navarro Iturribide/Prim kalean, kartoi-fabrika Santutxuko Allende kalean, Munitis fideo-fabrika eta Cotorruelo zapatila-fabrika ere Santutxun. Larru-lehortegi bat ere bazegoen Otxarkoaga bidean XX. mendearen erdian edo.

Burdina agertu eta mahastiak desagertu ziren, eta mahatsa biltzetik altzairua biltzera igaro ziren. Gertaera horrek laster etorriko zena iragarri zuen; hain zuzen ere, lan bila etortzen ari ziren etorkin asko eta askoren eskaria: bizitzeko etxe apalak eraiki ahal izatea edonon. Elizateko landa-eremuak hiribilduarekin zituen muga finak betirako desegin ziren, auzo berrien eraikuntza geldiezinaren poderioz. Horren ondorioz, XIX. mendeko aisialdirako txakolindegiak, mahastiak, baratzeak eta baserriak desagertu ziren."Folle-blanche" motako mahatsarekin (Mune mahatsa) nahastuta erabiltzen dute Begoñako azken txakolingileek,[40] Eta 1925ean, Begoña bera ere, Bilbori anexionatu zitzaion, Bilbok irentsi zuen.[33]

Euskara

Berton aldizkaria (1998-2018)

Begoñako euskara

Ingurune honetako jatorrizko hizkera Iñaki Gamindek aztertu zuen ("Bilbotarron euskararen zuzuan", 2004), eta "Begoñako euskara" izena eman zion, Buia eta Larraskituko moten aurrean. , Bereziki 1960ko hamarkada arte iraun zuen. Gaur egun ere, azken hamarkadotan jazotako aldaketa demografiko eta ekonomikoak gorabehera, jatorrizko hiztunak bizi dira Otxarkoagako landa-eremuan, Arbolantxa, Egirleta/Santo Domingo eta Azkarai auzuneetan alegia. Ahotsak.eus webguneak 176 bideo labur jaso ditu Bilbo inguruko euskararekin (Buia, Begoña eta Larraskitu).[41]

Euskararen erabileraren bilakaera XIX. mendeaz geroztik

Begoña herri euskaldun hutsa zen 1844 urte aldean. Euskararen erabilera murriztarazia edo debekatua izan zen aginduen bidez 1880an eta 1938an. Eta adibidez, Begoña herri euskalduna zenean 1916an (euskaldun hutsak baziren, zahar eta gazte), erdaldunik ez zegoenean ere mezak-eta erdaraz egin behar ziren elizan. Juan Cruz Untzeta parrokoa izan zen garaian galera handia izan zen Begoñako basilikan (Santutxun kale bat du: Untzeta Parrokoa). Evaristo Bustintzak, Kirikiñok, 1916an Euzkadi egunkarian idatzi zuen horretaz.

« Izkaldi hau (euskarazkoa) izan zen eleizatik at edo kanpoan. Eleiza barruan, goiz ta arratsalde erderaz esan zan Jaunaren itza.

Onek ez gaitu bape ikaratzen, aspalditik dakigu ba gure euskereari despatxua emon jakola Begoñako eleizatik, euskaldunak izan arren eleiza hori irasi ebenak eta bertan Ama Neskutsaganako eraspen edo deboziñoa asi ebenak; euskalduna dan arren ondiño Begoña erria; ta atzo lez, iñoz eltzen diran arren bertara euskaldun talde ikaragarriak Goiko Amaren oiñetara

»

Kirikiño, Evaristo Bustintza, Euzkadi egunkaria, 1916[42]


1920ko erroldaren arabera, Bilboko biztanleriaren % 20 euskalduna zen.[41] Ehun urtean Begoñako egoera soziolinguistikoa irauli zuen: herri euskaldun hutsa zena zeharo erdaldundu zuen, euskara isilarazi arte. Frankismo garaian euskaraz berba egitea kartzelara eramateko arrazoia izan zen.[43] Ekonomia eta hizkuntz politika frankistek euskeraren egoeraren gaiztotzea areagotu zuten, Bizkaira Espainiatik erdaldun-olde ugariak etorri ziren eta. Bilbon 1981ean, berriz, % 6 bakarrik ziren euskaldunak.[41] Baina ez zen erabat galdu, katea ez zen eten. Euskaldun batzuek eutsi zioten hizkuntzari [44] eta Ikastolak eta gau-eskolak sortu ziren gero.[45]

Eustatek emandako 2006ko datuen arabera, mahatsorrien laurdena inguruan euskalduna zen, zehazki 24.734 pertsona (% 23), Bilbo osoko % 24,3 baino ehuneko apur bat baxuagoa, beraz. Kopuruari dagokionez, Santutxu, Txurdinaga eta Uribarri auzoek euskal hiztun gehien ematen dituzte (14.500 hiritar inguru), baina ehunekoei dagokienez, Otxarkoagako baserri-eremua, Loruri, Castaños eta Begoña euskaldunenak dira.

Euskararen indarguneak Begoñan

Hedabideak
Anaitasuna aldizkaria. Imanol Berriatuak hiztegitxo bat gehitzen zuen azken aurreko orrian.[46][47]

Anaitasuna aldizkari aitzindariak Santutxun izan zuen egoitza nagusia. Imanol Berriatuak sortu zuen euskarazko aldizkari orokor hura 1953ko ekainetik 1982ko apirilera argitaratu zen.

Berton hilabetekaria Batana Batu kultur elkarteak argitaratzen zuen 1998tik 2014ra bitarte. Bere azken urteetan ia 2.000 etxetara heltzen zen, Asapala Kultur Elkartearen eskutik. Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, Txurdinaga, Uribarri eta inguruetako albisteak argitaratzen zituen paperezko herri-aldizkari honek. Edizio digiltala 2005tik 2012ra Asapala Kultur Elkartearen webgunearen egituraz baliatuta plazaratu zen.[48] 2012tik 2014ra bitarte Bertonaldizkaria blogak zabaldu zuen aldizkariaren bertsio digitala[49] eta 2014az gero Uriola plataforma bidez argitaratzen hasi zen.[50]

Santutxu y +: doako hilabetekaria da Santutxu, Begoña, Bolueta, Txurdinaga, eta Otxarkoagako albisteekin.

Gau-eskolak
Gau-eskolako sortzaileetako batzuk (Arg.: Uriola, Joseba Basterra)

Pertsona helduei euskara irakasteko lehenengo gau-eskoletako bat izan zen Santutxukoa 1966an. Euskara modu komunikatiboan eta praktikoan irakasteko Euskalduntzen eta Alfabetatzen liburuak bertan sortu ziren. Ordura arte erabili zen "Euskara ire laguna" liburua agortu zenean, euskara batu berri hura ikasteko metodologia berritzaile bat sortu zuten. Modu autodidaktan, talde-lanean, eta Imanol Berriatuaren gidaritzapean asmatu zuten metodoak arrakasta lortu zuen gero, eta hainbat gau-eskoletan erabili izan zen hainbat urtez. [51][52] Lehenengo gau-eskola haren sortzaileen artean hauek ere ibili ziren: Joseba Arrieta, Patxi Uribarren, Martin Basterra, Joserra Etxebarria, Tasio Erkizia, Joseba Basterra...[53]

Ikastolak

Karmelo ikastola, Begoñazpi ikastola eta Artxandape ikastola Euskal Herri mailako lehenengoetakoak izan ziren 1970eko hamarkadan. 2015an ikastola horien sortzaile batzuei Lauaxeta saria eman zien Bizkaiko Foru Aldundiak: Joseba Arrieta, Josu Meabe, Josune Zearra eta Sabin Zubiri-rekin batera irakaskuntza-munduan aitzindaria izateagatik.[54][55]

Santutxuko bertso-eskola

Santutxuko bertso-eskola beteranoenetako bat da, Bilboaldeko nagusia dena.

Txakolindegiak

Txakolindegi-giroa Begoñari buruzko Erakusketa (Bilboko Euskal Museoa, 2018)

Kalea nagusitu zen Begoñan XX. mendean, eta gaur egun ez dago txakolindegirik. Familia bik txakolin "garratza" egiten dute oraindik baina ez dute saltzen, etxekoen artean edaten da.[13] Begoñako txakolindegietan oso ohikoa ziren pitxarrekin bilduma bat osatu zuen Gregorio Urkaregi medikuak, haiek desagertu baino lehenago. Pitxarrak 32 txakolindegi hauetakoak ziren: [56][14]

Begoñako txakolindegietako edalontzi eta pitxer tipikoak
  • Errekako bidean Uriarte edo Mosu, eta Garaizar,
  • Zabalbide kalean Matías Sarasola edo Gallaga, Katezarra, eta Urruñaga. Zabalbideko frontoiko txakolindegia Gerra Zibilaren ostean eraitsi zuten.[57]
  • Otxarkoagako bidean Feliciano Rekalde (La Corrala), Madariaga, Teles, Txopoli, Artetxe (Isabel Añabeitia, Melchor eta Zenobia La Rubia), Lozoño, Larrakoetxe, Fidel Elorriaga, Plazakoetxe, Gazteluiturri (Andresa Gaztelu), eta Santiago Maguregi (Luisa Beldarrain),
  • Artxandan Isidro Aurrecoechea, Simón Lozano, Martzel Bilbao, Valentín Eguskizaga (Mendikoetxe, Sanroke bidean),eta Pantoa (Máximo Gorostiola, Iketxas, Zamudio),
  • Uribarrin Abasolo eta Montaño,
  • Trauko bidean Patillas (Gervasio Bilbao eta Eleuteria Agirre, Etxerre baserrian), Larrazabal (José Julián Urrutia).
    Folle blanche motako mahats mordo bat.
    Begoñako txakolindegietako edalontzi tipikoa

Begoñako txakolindegietan kanpai-forma berezia zuen edalontzia orokortu egin zen. Horrek badu bere azalpena. XIX. mendean Espainiako errege-erreginen bat Bilbo bisitatu zuenean, Bilbon jai handia antolatu zen. Zezenketak izan ziren, erraldoi eta ipotxak (buruhandiak) itsasadarrean zehar txalupa dotore apaindutako txalupa batean jaitsi ziren, eta Plaza Barria Venezia txiki bat bilakatu zen urez beteta, gondolekin eta guzti, girlanda ugarirekin, eta argiztapen ikusgarria lortu zuten olio-lanpara gisa kristalezko ontzi txiki ugari jarriz. Erret-bisita bukatuta ontziak erretiratu eta Abusuko udal-biltegira eraman zituzten. Udaletxean ez zekitenez material horrekin zer egin behar zen, txakolindegia zuten udal langile batzuek edalontzi gisa hartu zituzten zelanbait erabili ahal izateko. Harrezkero, mota horretako edalontzi berriak egin behar izan zituztenean, aurrekoen eredu berarekin eskatu zituzten.[58][59].

Begoñako txakolin-pitxarrak, Gregorio Urkaregiren bildumakoak.[60]

Herri-mugimenduak

Santutxuko herri-mugimenduak

  • Santutxuko Familia Elkartea. 1967an sortu zuten hainbat auzokiren artean (Javi Perez, Javi Magaña, Alberto Salvador…) hirigintza duina herritarren mobilizazioen bidez lortzeko asmoz: espaloiak eta kaleen asfaltatua lortzeko, kiroldegi egokiak eraikitzeko...
  • Uriola.eus Bilboko auzoetako euskarazko komunikabide digitala da. Tokiko albisteak eskaintzen ditu euskaraz eta, gainera, euskaldunon eta herri mugimenduko eragileon topaleku birtuala ere bada, albisteak eta agenda trukatzeko lekua.
  • Bizit Santutxu: crowdfundingerako gunea (mikromezenazgo).
  • Santutxuko Merkatarien Elkarteak 25 urte baino gehiago daramatza auzoko merkataritzaren aldeko lanean.[61]

Otxarkoagako herri-mugimenduak

Uribarriko herri-mugimenduak

  • Aletu Uribarriko Emakumeen Elkartea[65]
  • Gure Etxea Uribarriko Auzo Elkartea

Kultura

Kultur Elkarteak

  • Bego-Oña dantza taldea 1974an sortua zen. Nagusien taldea jardunean egon zen zazpi urtez, gero umeen taldeak jarraitu zuen beste urte batzuetan. 1974an taldea sortu baino lehen Arabella auzoan ume talde bat ibili zen dantzan 1969tik Bego-Oña izenarekin.[66]
  • Jatorki abesbatza, Andoni Arregi zuzendariarekin eratu zuten hasierako taldea Bilboko San Anton abesbatza bi abesbatzatan banandu zenean. Geroago Marian Urkiola aritu da zuzendari.[70][71]
  • Kaixo (Bilboko konpartsa), Zurbaranbarri auzoko konpartsa.
  • Karmela lokal autogestionatuak. Lehenago izandako Karmelo ikastolako lokaletan antolatua, Fika kalean.
  • Mahats-Herri konpartsa (1978-1981), Begoñako konpartsa eta fanfarrea. Konpartsak Bilboko lehen aste nagusietan eta ihauterietan parte hartu zuen (1978-1981). Konpartsako sortzaileen artean beste elkarte hauek ere egon ziren: Ugarteburu kaleko kartoizko banda, Arabella eta Bost Batean-ekoa, Otxarkoagako abesbatza...[72]
  • Pa...Ya konpartsa eta kultur elkartea
    Uribarri konpartsa Begoñako jaitsieran, Zabalbide kalean, Bilboko Aste Nagusia 1982an
  • Salbatzaile Dantza Taldea (1978) , Kastaños auzokoa.
  • Santutxu Kantari. Auzotarrek kalean euskal kantak taldean abesteko ekimena. Tasio Erkizia da antolatzaileetako bat.
  • Sama Siku (1979), Bilboko Aste Nagusian hasierako urteetan konpartsa eta fanfarre moduan aritu zen. 1980an konpartsa desegin zutenean, fanfarre bere kabuz geratu zen.[73] Harrezkero, hainbat ekitalditan parte hartu dute, pribatu nahiz publikoetan.[74]
  • Sorgintxulo, Santutxuko lehenengo gaztetxea, Karmelo komentuko lokaletan egon zen.
  • Sustraiak, emakumezko abesbatza.
  • Tanttaka Euskara Taldea (2004), Uribarri auzoko Euskara Taldea.
  • Uribarri (konpartsa) (1979), Uribarri auzoko konpartsa.
  • Uribarriko Gazte Konpartsa.

Monumentuak

  • Elizak:
  • Dorreak:
    • Kofradiaren etxea eta basilika 1835ean, lehen karlistaldia bukatuta.
      Patroiaren jauregia, basilikaren aurrealdean egon zen.
    • Artagan muinoko gotorlekua. Zabalbide kaletik eta Arabella auzotik gertu zegoen, egun ikasleeArtagan egoitza
  • Udaletxea:
    • Errepublika etxea XVIII. mendekoa zen. 1764an eraiki zuten, 1856an konponduta eta 1957an bota zuten. 1856ko konponketeten proiektua Juan Pastor arkitektoarena izan zen eta Galdakaoko harria erabili zuten, Arrigorriagako karea eta Portugaleteko area.
  • Eskulturak
    • Bernabe Garamendi rdkulturaren omenez mausoleo neoklasiko bat jarri zuten Begoñako hilerrian. Garamendiren diszipuloa izan zen Higinio Basterrak egin zuen Bernabe de Garamendi oraindik bizirik zegoela, eta hori izan zen Basterraren lehenengo obra garrantzitsua. Monumentuaren goi aldean aingeru iragarle bat dago, hatz bat zerurantz zuzenduta duela.
    • Bere etxea eskola bat egiteko Begoñako herriari oparitu ziola-eta, Garamendiri omenaldia egiteko beste monumentu bat egin zuen Higinio Basterrak, Begoñako errepublikak eskatuta. 1907an inauguratu zuten, Begoñan bertan jarri zuten, basilikatik oso gertu, udaletxearen eta eskultoreak emandako eskolen artean. Eskultura hori lan erromantikoa da, haurraren irudian lirismo sentiberaz betea eta artistaren erretratu espresionistan aztertzeko gaitasuna. 1960eko hamarkadan udaletxea eta eskola hori bota zituztenean (Zumalakarregi kaleko tunelak egiteko) eskultura Uribarriko eskolara eraman zuten, atari nagusian ikus daiteke.
  • Garamendiren omenezko eskultura Uribarriko eskolan

Jaiak eta ospakizunak

  • Maiatzaren 15a. San Isidro
  • Ekainean Otxarkoagako jaiak
  • Uztailaren 14an Santutxuko Karmen jaiak
  • Abuztuaren 15a
  • Urriaren 11a

Kirolak

Kirol elkarteak

  • Begoña Kirol Elkartea (1924)
  • Danok Bat Futbol Kluba(1972)
  • Gailurra Mendi Taldea Uribarrikoa
  • Moraza Futbol Kluba Uribarrikoa
  • Otxartabe Kirol Kluba
  • Santutxu Futbol Kluba, 1918an sortua, egun harrobiko lana ondo lantzen du, izan ere, hogei talde baino gehiago baditu.
  • Santutxu Hockey Taldea. Patinen gaineko hockeyko taldea.
  • Santutxu Mendizale Taldea. 1973an elkartea sortu zuten mendizaleen arteanaritu ziren Arturo Arruza eta Ramon Basterra.
  • Sei Izar kros herritarra. Auzo-elkartearen ekimena da (J
  • ZetaBarri Futbol Kluba Uribarrikoa

Zabalbideko frontoi aitzindaria (1879-1936)

Gaur egun 25. zenbakidun portalea dagoen lekuan, 1869an, “Zabalbideko Pilotalekua” inauguratu zen, oraindino Begoñako Errepublika zen hartan. Lehenagoko dokumentuetan Zabalbide auzoan Vista Hermosa etxeak zeukan pilotalekua aipatzen da; horrela bada, ezin da ziur jakin aurretik zelako taiua zuen.[75][76] Alboko horma etxekoa omen zen eta frontisa zuen,[76] Pala-jokoa eta ezker pareta asmatu barik zeuden garai hartan.

Donostian lehen adibide esanguratsua Ategorrietako Jai Alai pilota jokoa izena zuen frontoia izan zen. Eredugarria, etorkizunean eraikiko ziren beste askorentzat. Espazio publikotik, espazio pribatura pasako zen pilota jokoaren ikuskizuna.[77] Bilbon, esaterako, XIX. mendeko urte askotan Pilota kalean zegoen pilota-eku publiko bat, harresiko hormaren bat erabilita ziur aski. Herri guztiek eraldatu zituzten herrietako pilota plazak, herrietako pilotalekuak [78] [79]

Pala pilota-aldaera Zabalbide frontoian sortu omen zen XIX. mendean.[80]

Garai hartako diseinu berritzailea zuen "ezker-pareta" motako pilotaleku berri hartan sortu zen pilotako pala jokoa frontisaren ezkerraldean bigarren pareta zeukan. Orduan ezarri zituzten pilota garaikidearen ezaugarriak eta jokatzeko moduak. Joko luzea (aurrez aurrekoa, laxoa edo errebotea adibidez) gainbeheran sartu zen eta gaur ezagutzen ditugun joko mota nagusiak (esku huska, pala, zesta modu desberdinak…) finkatu zituzten. Prozesu horretan Bilbo aldeak zer esan handia eduki zuen, bertan egin zituzten pilotaleku berrien inguruan ibili zirelako hala pilotaririk onenak nola zaletu ugari.[81]

Begoñako Errepublikako frontoi hura gutxi iraun zuen baina, zazpi urte geroago suntsitu baitzuten Bigarren Gerra Karlistan Bilbok jasandako bonbardaketetako batean. Hamar urte geroago berreraiki zuten, eta gainera bolatokia eta txakolindegia zeuden alboan.[80]

Arrakasta lortu zuen pala-joko berriak, eta frontoi horretatik figura handiak atera ziren, besteak beste Juan Guisasola, Begoñés I.a izenaz ezaguna, pala irauli zuen aurrelaria, hamabost urterekin Bilboko jokalari guztiak garaituta.[80] Frontoi horretara joateko joera handia eduki zuten "matzorriek"[82] eta txinboek (bilbotarrek). Azken horiek Zazpi Kaleetatik igotzen ziren pilotan edo boloetan jokatzera eta bertan txakolina eta sagardoa edatera.[75]

Ezkerparetako pilota-modalitate berriek lortu zuten arrakastarekin pilotaleku berriak egin zituzten geroago Bilbon, zein baino zein dotoreago eta handiago: Abando (1885), Deustua (1887), Amistad kaleko Recreo Bilbaino (1890), Euskalduna (1895)… Frontoi zaharretatik bakarrak zirauen, Zabalbidekoak. Eta txoko gehiago zeuden, zaletuentzat nahikoa baitziren horma sendo bi pilotan jokatzeko. Horietakoa zen, esate baterako, Begoñako Udaletxeko arkupea.[81][83]

Begoñés ezizena erabili zuen Begoñako pala jokalari batzuek, Zabalbideko frontoiarekin lotura estua eduki zuten, nahiz eta gero karrera profesionalak Bilbon, Madrilen, Habanan edo Mexikon egin zituzten. Lehenengo lauak anaiak izan ziren (Juan, Miguel, Rafael eta Higinio Gisasola Bilbao) eta ondoren Higinioren semeek eman zioten segida leinuari. Bigarren Karlistaldiaren ostean gerran jasandako kalte handiak konpondu eta berriro jarri zuen erabilgarri (1879). Orduko pilotaleku berrien aldean laburra zen Zabalbidekoa, beren-beregi esku pilotan jokatzeko egokia. Bertan trebatu ziren Antonen lau seme, bera eta aitita maisu zituztela.[84]

Frontoia behera bota zen Gerra Zibilaren ostean.[75]

Pompeu Fabra Begoñan bizi izan zen

Pompeu Fabra katalanaren "Txillardegi" (1917)
Pompeu Fabra hizkuntzalari katalana Zabalbide kaleko Orue etxean bizi izan zen.

Pompeu Fabra, katalanaren eredu estandarra sortu zuena, Begoña herrian bizi izan zen urte batzuetan XX. mendeko hasieran. 1902an, Bilboko Ingeniaritza Eskolako kimika-katedra irabazi zuen oposizio bidez, eta han izan zen irakasle 10 urtez. Hasieran Bilboko Henao kalean bizi izan zen eta azken urteetan Begoñan. 1912an, Bilboko Unibertsitateko katedra lortu ondoren, lanpostua utzi eta Kataluniara itzultzea erabaki zuen.[85][86][87][88][89] Nahiz eta 10 urtez Kataluniatik urrundu zen, urte haietan filologiarako dedikazioa areagotu egin zuen. Pompeu Fabrak idatzi zuen gramatika osatuena 1912an argitaratu zuen, hau da, Begoñan bizi izan zen azken urtean.[86]

Begoñako helbidea hau zen: Santa Clara, 6, 1r pis, (G.U.).[86] Baina garai hartako Begoñako Santa Klara kalea ez zen gaurko Bilboko Santa Klara kalea dena. Begoñako Errepublikako Santa Klara kalea Zabalbide kalearen jarraipen bihurtu zen Bilbok Begoña anexionatu zuenean. Santutxu kalea hasten den tokian hasten ziren Begoñako lurrak orduan (frontoi bat zegoen gertu) eta hor hasten zen Santa Klara kalea ere.[90][89] Helbide horretan Orue jauregia zegoen, Pompeu Fabraren familia lehen solairuan bizi zen. Etxe hori 1937tik 1942ra emakumeentzako kartzela izan zen,[91][92] eta geroago Santa Marta klinika ere 1970eko hamarkadara arte. Etxebizitza bloke handiak eraiki zirenean.[93] bertan kokatu zen Karmelo ikastolaren zati bat 1978tik 2014ra arte, Orue jauregian egon zen tokian bertan, gutxi gora behera. Beraz, toki horretan lan handia egin zuen Fabrak katalana berreskuratzeko, eta, kasualitatez edo, toki horrexetan lan aitzindaria egin zuen Karmelo ikastolak euskara berreskuratzeko.

Hilerria

Begoñako hilerria.

Begoñako errepublika izan zelako lekuko garrantzitsuenetako bat Begoñako hilerria da. 1813an zabaldu zuten, hildakoak elizetatik kanpo lurperatzera behartu zutenean. Bilboko hilerri zaharrena da. 1943an lurperatu zuten azken hildakoa lurpeko hobietan; 2003an panteoietan. 2006an itxi zuten. [94]

2021ean 'Begoñako Argia' izena duen proiektua martxa jarri zen, Begoñako hilerria kendu eta parke bat egiteko.[95] Parkea sortu aurretik, ordea, bertako hezurrak atera, aztertu eta sailkatuko ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Hilerriko gainerako elementuak ere aztertuko dituzte arkeologia, biologia eta antropologiaren ikuspuntuetatik. Proiektua 2022ko abuztuan bukatu zen 4.700 gorpu lurpetik atera ostean.[96][97][98][99][100]

Aranzadiko historialariek erakundeetako artxiboak aztertu zituzten. 1936ko gerran hil eta Begoñan lurperatutako 40 lagunen zerrenda osatu zuten; gehienak, 1937an hilak. Anartz Ormaza arkitekto eta Aranzadiko kidea da proiektuaren koordinatzailea. Garai bakoitzean hilobietan zer eratako harriak erabili ziren ere aztertu nahi zuten, Laura Damas EHUko Geologia Fakultateko ikertzailearen zuzendaritzapean.[101]

Bilbok behartuta anexionatu zituen Begoña eta Deustu 1925ean

Bilbok mendeetan zehar Begoñak baino hazkuntza askoz handiagoa izan zuen populazioan, botere ekonomikoan eta politikoan. Eta horren ondorioz Bilbok Begoña udalerria anexionatu zuen 1925. urtean Primo de Riveraren diktaduraren garaian.[102][103] Ordura arte Begoñako udalerriak botoa eta jarlekua zeukan Bizkaiko batzar nagusietan, eta 36. jarlekua betetzen zuen. XIX. mendearen erdialdean, auzoak 6.000 biztanle inguru zituen, sakabanatutako etxebizitzetan bizi zirenak.

1924ko tramiteak eta erresistentzia

Begoñako errepublikaren baserrialdeko guardiak (Bilboko Euskal Museoa, 2018)

Anexioa ez zen borondatezkoa izan. Zazpi hilabeteko erresistentziaren ondoren, Deustu, Begoña eta Erandioren aldetik, 1924ko urriaren 29an, anexioa 55 Errege Dekretuaren bidez ezarri zen. Ez zen kontuan hartu elizateen oposizioa, eta ez zen erreferendumik egin, elizateak eta hiria anexioaren aldekoak ziren ala ez jakiteko.[30]

Primo de Riveraren diktaduran, Bilboko Udalak, Federico Moyua alkatea buru zuela —Julio de Echagüe gobernadore zibil eta militarrarekin horretan bat etorrita—, 1924ko martxoaren 24ko bilkura berezian onartu zuen 1917ko abenduaren 14ko akordioa, Begoña eta Deustu elizate osoak Bilboko hiribilduari anexionatzekoa berrestekoa. Horretarako, Madrilgo Direktorio Militarrera eraman zuen jurisdikzio mugakideak automatikoki gehitzeko dekretu baten beharra. Eskaera hori, elizateen aurkako erabateko jarrerari eta erregidoreek aurkeztutako errekurtsoei kasurik egin gabe, 1924ko urriaren 29ko Errege Dekretuan gauzatu zen. Deustu eta Begoñako errepublika independenteak Bilboko tokiko erakunde txiki bihurtuz.[30]

Anexioa geldiezina zelakoan 1924ko abuztuan, Eskauriaza alkateak utzi egin zuen kargua, ez zuen Begoña entregatu nahi. Eta Ernesto Allendek ordezkatu zuen.[30] Alkate interino gisa jarraitu zuen urtea bukatu arte. 1924ko abenduaren 31koa izan zen Begoñako udal batzaren azken akta eta akta horretan Ernesto Allende azaltzen da alkate interino moduan.[104]

Begoña eta Deusturen anexiorako Juntakideak La Unión Patrióticako presidenteak izendatu zituen (La noche, 1924-12-31)

1925eko lehen eguneko ekitaldiak

1925eko lehen egunean Bilboko Udalbatza, hamazazpi automobilekin eta mazero, klarinete eta atabalari ugarirekin, hasieran Lutxanako zubira (Erandio) joan zen eta, ondoren, Deustuko eta Begoñako udaletxeetara. Hiru toki horietan lurralde-eremuaren jabetza hartu zuen. Begoñan, botere-eskualdaketa Errepublikaren Etxean gauzatu zuen César Ballarín gobernadore berriak. Hark, jarduneko alkate Ernesto Allenderen alkate-makila hartuta, Moyuari eman zion. Allendek sortutako haserreak ahazteko eta anexionatuekiko errespetua eskatu zuen. Balkoira atera ondoren segizioa basilikara joan zen, Deustuko, Begoñako eta Bilboko zutoihalak aurretik zihoazela, han zain zegoen basilikako patroia, Vargasko markesa, eta parrokiako kabildoa —Bernardo Astigarraga buru zuela—, Salbea kantatzeko. Atxikitze-ekitaldiak Atxurin amaitu ziren geroago, Hiri-Gutuna irakurrita Diego López Harokoaren estatuaren aurrean, aldamenean anexionatuen zutoinak eta hagak kokatu zirela. El Noticiero Bilbaíno egunkariak erlikia gisa aipatu zituen anexionatuen ikur horiek Udaletxera eraman eta beira-arasa batean gorde ziren. Gaur egun, Begoñako zutoihala, Abandokoaren ondoan, Bilboko Udaletxeko eskaileretan dago, 1890ean Amadeo Deprit Quinet kristalgin belgiarrak egindako kolorezko beirateen parean, Areto Arabiarrean.[30]

1925eko bigarren eguneko aginduak

1925eko urtarrilaren 1ean anexioa gauzatu ondoren, Amadeo Deprit bihurtu zen Begoñako Toki Entitate Txikiko Auzo Batzarreko burua. Begoñako hauteskundeetan aukeratutako ordezkariek nahi ez, eta Amadeo Deprit prest azaldu zen anexio-prozesuan Begoñako ordezkari moduan kolaboratzeko. Zehazki hitz eginda Deprit ez zen alkatea izan. 1924ko urriaren 29ko argitaratu zen anexioaren dekretuak sortutako erakundea izan zen Toki Entitate Txikiko Auzo Batzar hori, Bilboko Udaleko Batzorde Betearazlearekin batera, Erandioko zati bat eta Deustuko eta Begoñako elizate osoak hiriari lotzeko.[30][31]

Aurreskua Begoñan (Villaamil, 1850)

Anexioaren biharamunean, Moyuak auzo-batzarrak eratu zituen. Aurreko udal batzako kide hautatu bat ere sartu gabe, Begoñako "auzo-batzarra" honela osatu zuen: Amadeo Deprit, Isidoro Candina, Francisco Eguiluz, José Sánchez, Luis Landeras, Nicolás Vidal, Martín Gutiérrez eta Manuel Palacio. Amadeo Deprit bihurtu zen Begoñako Toki Entitate Txikiko Auzo Batzarreko burua. Begoñako hauteskundeetan aukeratutako ordezkariek nahi ez, eta Amadeo Deprit prest azaldu zen anexio-prozesuan Begoñako ordezkari moduan kolaboratzeko. Batzarreko lehendakari zen aldetik, Deprit-ek, urtebetean eta auzo-batzar horren barruan, lurralde-eremuaren eta elizate zaharraren ondarearen jarraitasuna defendatu zuen, horrela Bilboko Udalean zegokion ordezkaritza-maila lortzeko, Begoñako langileak Bilboko udalean zuzenean sartu ahal izateko eta kontribuzio eta zergak aldi baterako izozteko. Begoñan aspalditik zeuden behar batzuk zelanbait asetzea lortu zuen, hala nola bideetako argiteria publikoa (Basarrate, Santutxu, Txurdinaga, Otxarkoaga eta Artxanda), saneamendua (Trauko), ikuztegiak berritzea, Santutxutik eta Boluetan eskolak sortzea, eta Bilboko Zazpi Kaleetako Aurrekoetxea kaletik abiatuta Santutxuraino igoko zen tranbiaren eraikuntza proiektatzea.[30]

Erabateko anexio formala (1925-11-12)

Begoñako tranbia zaharra. K-Toñoren grabatua.

Behin behineko auzo batzarraren azken bilera 1925eko azaroaren 12an egin zen, 1925eko urriaren 30eko Errege Dekretoak Bilboko entitate txiki berri haien behin betiko anexioa eta haien erakundeen desegitea ekarri baitzituen. Hilabete bat geroago, Amadeo Deprit, Jenaro Lumbreras eta Anastasio Gardeazabal zinegotzi izendatu zituzten Bilboko Udalean Begoñako Barrutiko ordezkari. Ekitaldi berean, Bilboko hirugarren alkateorde hautatu zuten Deprit, eta hainbat udal-batzordetan parte hartu zuten.[30]

Sei urte geroago, Espainiakoko Bigarren Errepublika iritsi zenean, 1931n, Begoñako barrutia Bilboko bigarren populatuena zen. Artean, auzoak eta auzoko alkateak hauek izan ziren: Askao (Máximo Lara), Basilika (Francisco Barreneguren), Bolueta (Juan Ortega), Esperantza (Silvestre Kortabitarte), Galtzadak (José Luis Marco), Karmelo (Saturnino López), Kristo (Prudencio Sever), Otxarkoaga (Félix Machain), Santo Domingo (Deogracias Fernández Vega), Trauko (Máximo Royo), eta Uribarri (Cecilio Lechón). Auzo industrialak ere baziren orduan Bolueta eta Etxebarria, esaterako.[105]

Mahatsorri ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Mahatsorri ospetsuak»

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  5. a b c d Ermitas de Vizcaya. Begoña. .
  6. a b Pa Ya Konpartsa; Ortega, Hektor. (2024-03-22). BEGOÑA 1924-2024. Galdutako herria berreskuratzera goaz! bideoaren kopia. (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  7. (Gaztelaniaz) Pedro, Begoña, José y Tomás, begoñeses de pura cepa Arantza Rodriguez (Deia, 2017-02-12)
  8. (Gaztelaniaz) Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika Goñi eta Alex de Urcaregui Urruchua, 2016-06-25)
  9. (Gaztelaniaz) Los ‘chimbos’ en sus chacolís Deia (Amaia Mujika Goñi, 2015-06-13)
  10. (Gaztelaniaz) PEREDA GARCÍA, IÑAKI (testua); APARICIO, JUANMA (fotografía). (2011). Osterak Bilboko auzoetik - 2. Antzinako Begoñako Elizatea. // Paseos por los barrios de Bilbao - 2. La antigua Anteiglesia de Begoña. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila. Bilbao. Área de Cultura y Educación del Ayuntamiento de Bilbao ISBN 978-84-88714-32-9..
  11. Sarasola Gabiola, Kepa; Altuna Gabiola, Ander. «Orri edo zorri? Zer da "matzorri" hori? -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  12. Abaitua, Eulalia. (2005). Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia / República y Santuario. Bilboko Euskal Museoa, 56-59 or. ISBN 978-84-933868-1-8..
  13. a b Uriarte, Maite; Uriarte, Bittor; Rubio, Luis; Sarasola, Kepa; Urkaregi, Alex; Kadarso, Esteban. (2024-07-04). «Begoñako azken bi familia txakolingileak -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  14. a b c Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  15. a b c González Oliver, Javier. «Bilbaopedia - República de Begoña. Calle» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2020-08-13).
  16. «"Begoña 1924-2024" Hektor Ortegaren hitzaldiaren "aurkibidea". -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-07).
  17. (Gaztelaniaz) Unzueta, Miguel; Férnandez, Fernando. (2003). «Vecunienses hoc munierunt» Bidebarrieta (12) ISSN 1137-4888. (Noiz kontsultatua: 2024-05-12).
  18. Eustat. «Población de la C.A. de Euskadi por barrios de los municipios de más de 10.000 habitantes, según sexo, grupos de edad y nacionalidad (1).» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  19. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Bilbao Open Data, Catálogo de datos, Habitantes por distrito, barrio y edad (totales) 2021» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  20. a b (Gaztelaniaz) Sáez, Olga. (2018-04-28). «Santutxu es uno de los entornos con mayor densidad de población de Europa» Deia (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  21. «Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?» Berria 2023-05-16 (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  22. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  23. Igartua Aristondo, Amaia. (2021-10-07). «Bilbok ukatutako Bilbo bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  24. Iñigo, López Simón,. (2021). Bilboko etxola batean. Elkar ISBN 978-84-1360-109-0. PMC 1273463348. (Noiz kontsultatua: 2022-03-03).
  25. «Begoña (2005)» www.geo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  26. Bizkaiko udalerrien heraldika = Heráldica municipal de Bizkaia. Diputación Foral de Vizcaya 1998 ISBN 8477522502. PMC 39229027..
  27. (Gaztelaniaz) «Demolición de la casa de la República» Santutxu Zaharra 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  28. a b (Ingelesez) Ortiz, Mónica Calvo; Rincón, Javier Fernández. (2016). «“Orue”, la prisión habilitada para mujeres. De la represión al olvido.» www.semanticscholar.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  29. a b c «Begoñako tranbian tiroka (1916) -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  30. a b c d e f g h i j k (Gaztelaniaz) Mujika Goñi, Amaia; Cadarso, Esteban. (2023-03-11). «La anexión de Begoña a Bilbao y Amadeo Deprit Lasa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  31. a b c d e (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2024-07-29). «Federico Escauriaza, el alcalde que se negó a anexionar Begoña a Bilbao» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-07-29).
  32. a b (Gaztelaniaz) Alonso Olea, Eduardo J.. (2016-05-14). «La anteiglesia de Begoña y la primera industrialización» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  33. a b c Hidalgo, Juanjo. (2024-01-01). «Bilbon Hara-Hona. Leku-izenak eta euren arrastoa': Begoña. . Ilustrazioa:» Bilbao (Bilboko udala) 2024ko urtarrila: 42..
  34. a b c d Pa Ya Konpartsa; Ortega, Kektor. (2024-05-22). BEGOÑA 1924-2024. Galdutako herria berreskuratzera goaz! Begoñako langileria (53:00-55:20). (Noiz kontsultatua: 2024-08-08).
  35. a b «SANTA ANA DE BOLUETA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  36. Alonso Olea, Eduardo J.. (2016). Santa Ana de Bolueta : 1841-2016 : renovación y supervivencia en la siderurgia vizcaína. (2{u00AA} ed. argitaraldia) Santa Ana de Bolueta ISBN 9788460888659. PMC 1055573766. (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  37. (Gaztelaniaz) «Puente de Isabel II, Bilbao, hace 170 años. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
  38. a b c (Gaztelaniaz) Pareja Alonso, Arantza. «"Las cigarreras del barrio de santutxu" - Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia (volumen 2). Pérez Pérez, J. A. (ed.)» Santutxu zaharra (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  39. «PUBLICACION_las_cigarreras_del_barrio_de_santutxu - Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2024-08-10).
  40. «Begoñako azken bi familia txakolingileak -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
  41. a b c «Bilbo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-14).
  42. Zuberogoitia Espilla, Aitor; Zuberogoitia, Pedro. (2008). Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara ; XX. mendeko historia. (1. argit. argitaraldia) Bilboko Udala, Euskara Saila, 35-36 or. ISBN 978-84-88714-95-4. (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  43. Garmendia, Lander Muñagorri. ««Orain, tabernetan ez da kantatzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
  44. «“Lehen arbolantxan dena zen euskaraz, hika hitz egiten genuen”» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-03-12).
  45. Ortega, Hektor. (2016). «Hizkuntza politika Begoñako elizatik ikusita (1844-1938)» Berton (Bilbo) 10.orria (196) ISSN 1577-9025. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
  46. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2018-06-21). [https://www.flickr.com/photos/38892589@N02/48098802458/ Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Gardenkiak). ] UEU (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  47. «Euskarazko irakasmaterialaren idazkuntzaren garapena. Amaitu gabeko historia kolektiboaren atal baten bertsio pertsonala. (Jose Ramon Etxebarriaren hitzaldia) — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2019-06-20).
  48. Berton aldizkariko edukiak sarean Sustatu (2005-10-18)
  49. Bertonaldizkaria bloga 2012ko otsailetik 2014ko otsailera bitarte
  50. Uriola-Berton: Berton aldizkariko aleak 2010etik
  51. Santutxuko gau eskolak 50 urte. (11:20 -18:40 debora-tartean). Bilbo Hiria rratia (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  52. Astiz, Iñigo. (2014). «Batasunari putz egin ziotenak» Berria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  53. Santutxuko kilometroetan 1965eko 'gau eskolako' irakasle eta ikasleak omenduko dituzte. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).
  54. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  55. (Gaztelaniaz) Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).
  56. (Gaztelaniaz) Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika Goñi eta Alex de Urcaregui Urruchua, 2016-06-25)
  57. Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Begoñés pilotariak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  58. (Gaztelaniaz) Vega Pérez de Arlucea, Ana. (2024-05-31). «El florido (y olvidado) vaso de txakoli» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-01).
  59. (Gaztelaniaz) Frade Villar, K-Toño. (2017). «Txakolines botxeros (2)» Bilbao (Bilboko Udala).
  60. (Gaztelaniaz) Gregorio de Urcaregui y sus jarras de txakoli Deia (Amaia Mujika Goñi eta Alex de Urcaregui Urruchua, 2016-06-25)
  61. «SANTUTXU Merkatarien Elkartea» www.santutxubilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  62. (Gaztelaniaz) La Asociación de Familias – Asociación de Familias de Otxarkoaga. (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  63. (Gaztelaniaz) Ares Taboada, Rodolfo. «Rehabilitación de Otxarkoaga. Memoria» www.otxarkoaga.com (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  64. (Gaztelaniaz) «Vecinos de un barrio bilbaíno, desalojados del Ayuntamiento por la policía» otxarkoaga.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-28).
  65. «‘Uribarriko emakumeen bizi esperientziak Frankismo garaian’ liburua kalean» BERTON 2012-12-10 (Noiz kontsultatua: 2024-08-03).
  66. Danzas 1947-75. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  67. Coro Garaizarko Matsorriak | Coro Garaizarko Matsorriak. (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
  68. Bilbao Kultura. (2015-02-02). Begoña Herri Garaia - Begoña, Un Pueblo de Altura. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  69. Txintxurreta Agirregabiria, Maite. (2022-06-16). «Gaztedi beti gazte, 70 urte beteta ere - Santutxu» Uriola.eus (URIOLA) (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  70. Jatorki abesbatza. «Jatorki abesbatza - Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  71. «Jatorki Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-22).
  72. lkontratua90. (2016-12-10). Bego-oña dantza-taldea_testua. (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  73. www.samasiku.com
  74. «El desfile de la ballena incluirá este año ocho arponeros que pedirán ayuda a los niños para localizar al cetáceo» El Diario Norte 2016-8-17.
  75. a b c Goitia, Zuriñe. (2024-02-01). «Zabalbide kalea, goitik behera» Bilbao (Bilboko udala): 42..
  76. a b (Gaztelaniaz) Estornés, Ceésar. (2020-04-02). «Pelota» Santutxu Zaharra (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  77. Carballo Ostolaza, Daniel. (2015). «Pilota jokoaren desagerpena espazio publikotik, jokoa pribatua bihurtzen denean: pilota jokoaren ezarpen mailak arkitekturan» Aldiri: arkitektura eta abar (23): 49–53. ISSN 1889-7185. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  78. Carballo Ostolaza, Daniel. (2012-09). [hhttp://www.ingeba.org/liburua/pelotafortificaciones.pdf (Ingeba) Implantación del juego de la pelota en los cascos antiguos. La transformación de la muralla medieval de Laguardia o el baluarte renacentista de Hondarribia, en la implantación del juego de la pelota, extramuros. ] (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  79. Carballo Ostolaza, Daniel. (2012-09). Implantación del juego de la pelota en los cascos antiguos. La transformación de la muralla medieval de Laguardia o el baluarte renacentista de Hondarribia, en la implantación del juego de la pelota, extramuros. (Noiz kontsultatua: 2024-06-10).
  80. a b c (Gaztelaniaz) Mujika, Jon. (2021-11-13). «Zabalbide, la calle que tanto cuesta» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  81. a b Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Bilboko pilotalekuak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  82. Sarasola, Kepa; Altuna, Ander. (2023). «Orri edo zorri? Zer da "matzorri" hori? -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
  83. Arana Corral. «Historia (Begoñako Arana Corral familiarena)» www.aranacorral.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  84. Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Begoñés pilotariak» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2023-10-28).
  85. (Gaztelaniaz) Miracle, Josep. (1967). Vida de Pompeu Fabra. Bruguera, 89 or. ISBN B 40197-1967..
  86. a b c (Katalanez) Paloma, David; Montserrat, Mònica. (2018). Ruta Pompeu Fabra Prada / Bilbao (PUBLICACIONS). rutapompeufabra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  87. Artola Zubillaga, Xabier. (2020-07-16). Mediterraneo usaina – blogoetak. (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  88. (Katalanez) Ruta Pompeu Fabra Bilbao. rutapompeufabra.com.
  89. a b Sarasola, Kepa; Kadarso, Esteban; Urkaregi, Alex. «Santutxun bizi zen Pompeu Fabra 1912an, geroago Karmelo Ikastola egongo zen tokian. -» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  90. Abaitua Allende-Salazar, Eulalia.. ([2005]). Begoña 1900 : errepublika eta santutegia = república y santuario : [exposición. ] Euskal Arkeologia, Etnografia eta Kondaira Museoa = Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco ISBN 84-933868-1-2. PMC 433624862. (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  91. «Orue txaleta emakumeen kartzela ere izan zelako - Santutxu - 2017-11-29» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  92. (Gaztelaniaz) Fernández, J.. (2022-11-26). «Bilbao rescata del chalet Orue a sus 11 ‘rosas’» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  93. (Alemanez) MUJERES ASESINADAS EN LA GUERRA DEL 1936. (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  94. Goikoetxea, Jakes. «Autopsia hilerri bati» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).
  95. Aranzadi. «Begoña-argia» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  96. «'Begoñako Argia' proiektua amaitu da 4.700 gorpu lurpetik atera ostean - Begoñaldea» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  97. Bilboko Begoñako hilerriko desobiratzeak 2021-2022 Exhumaciones en el cementerio de Begoña en Bilbao. Gogora - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  98. Gogora (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua). (2022-03-30). «Gerra Zibilean hildako 42 pertsona desagerturen gorpuzkiak berreskuratu dira Bilboko Begoñako hilerrian» www.gogora.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  99. (Gaztelaniaz) Arrieta, Julio. (2022). «Finalizan los trabajos en el cementerio de Begoña con 4.700 exhumaciones» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  100. (Gaztelaniaz) «'Begoñako Argia': divulgación y formación científica en el cementerio» EITB 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  101. ERREPORTAJEA: Begoñako Argia proiektua bertatik bertara ezagutzen | Bilbo Hiria irratia. 2022-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).
  102. Ortega, Hektor. «Begoña.» Uribitarteko paperak. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia. (Noiz kontsultatua: 2019-09-12).
  103. (Gaztelaniaz) Arbaiza Alvarez, Joseba Koldobika. (2009-01-15). Estudio de la transformación del paisaje de Santutxu: de Mahats-herri al denso urbanismo. 5. Los topónimos se mantienen.. Euskal Geografi Elkargoa (ingeba) ISSN 1697-3070..
  104. (Gaztelaniaz) Ipiña Bidaurrazaga, Aritz. (2011). [https://ojs.ehu.eus/index.php/Bidebarrieta/article/view/18743/16697 No quisieron ser Bilbao. Resistencia de la Anteiglesia de Deusto a la anexión de Bilbao, 1924-1925.. ] Bidebarrieta.
  105. «REPÚBLICA - BEGOÑAKO ERREPUBLIKAZALEAK REPÚBLICA.» www.errepublika.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
  106. «Urcaregui Madariaga, Gregorio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "BEGOÑA 1924-2024". Hektor Ortega. Pa Ya konpartsak antolatutako hitzaldia (Otxarkoaga, 2024-03-22). Ikus hitzaldiaren aurkibidea Uriola.eus atarian
  • Berton aldizkariko ale gehienetan, 10.orrialdeko "Begoña eta Euskerea" atalak informazio histokiko ugari argitaratzen ditu aspaldiko Begoña udalerriaz.
  • (Gaztelaniaz) Begoñako Errepublikako udal funtsak / Fondo Municipal de Begoña
  • pa..ya konpartsa
  • Aixeberri konpartsa
  • Bilboko euskara
  • Santutxu zaharra, imágenes del Santutxu antiguo Argazki zaharretako bloga.
  • Ortega, Hektor, «Begoña kategoria», Uribitarteko paperak bloga. Abando, Begoña, Bilbo eta Deustuko historia.
  • Uriola-Begoñaldea Begoñaldea auzoa Uriola komunikabide digitalean.
  • Uriola-Otxarkoaga-Txurdinaga Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoak Uriola komunikabide digitalean.
  • Uriola-Uribarri Uribarri auzoa Uriola komunikabide digitalean.
  • Begoña-Bilbo-Abando eta inguruak. 1811 Gge Bois St Lys, Capitaine adjudant major de la place de Vittoria. Bilketa - Gallica
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254919
  • Commonscat Multimedia: Begoñako Errepublika / Q12254919

  • Lekuak
  • INE: 48020
  • Wd Datuak: Q12254919
  • Commonscat Multimedia: Begoñako Errepublika / Q12254919