José María Orue

José María Orue

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1931ko martxoaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 2007ko ekainaren 30a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Getxo Kirol Kluba1949 / 1950
Athletic1950 / 195110
Barakaldo CF1951 / 1952
Athletic1952 / 19683911
Espainiako futbol selekzio nazionala1953 / 195730
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera171 zentimetro

José María Orue Aranguren (Zorrotza, 1931ko martxoaren 17a - Bilbo, 2007ko ekainaren 30a) euskal herritar futbolaria zen. 18 urtez Athleticen jokatu zuen, eskuin aldeko atzelari titularra izan zen etenik gabe 15 denboralditan 1962tik 1967ra arte.[1]

Ibilbidea

Zorrotzako Parrokiako taldean hasi zen futbolean jokatzen, eta orduan Errekalde, Basurtu edo Etxetxuko gainerako haur-taldeen aurka lehiatzen zuen, Arraiz mendian. Handik fitxatu zuen Olabeagako Acero Clubek (1948/49).[2] Athleticen alde sinatu zuen (1948/49) eta Getxora utzita joan zen (1949/50).

1950ean Getxoko taldetik Athleticera iritsi zenean Madrilen egin zuen debuta Lehen Mailan, 1950eko abenduaren 31n, Atletico Madrilen aurka 2-0 galdu zutela. 1951-52 denboraldian Barakaldon 30 partida jokatu zituen, Athleticek lagata. Harrezkero etengabe jokatu zuen Athleticen 15 denboralditan, urtero gutxienez 28 partidatan; 54/55 eta 55/56 denboraldietan 37 partida jokatzera heldu zen, eta 42 partida 64/65 denboraldian (26 ligan, 7 kopan eta 9 Europan).[3]

Barakaldotik Itzuli zenean erreferente bihurtu zen atzelarien artean, Jesus Garai eta Canitorekin batera. 1968ra arte egon zen Athleticen, urte hartan utzi baitzuen futbola. Talde horrekin Espainiako Liga bat eta lau Kopa irabazi zituen 483 partidatan.[1]

Zutik: Iribar, Zorriketa, Orue, Etxeberria, Aranguren; Behean: Agirre, Sáez, Argoitia, Hormaza, Uriarte, eta Lavín (Atotxa, 1965).

Futbol zelaian eskuin hegaleko aurrelari ospetsuak kubritu behar izan zituen, hala nola, Real Madrileko Gento azkarra eta Atletico Madrileko Collar trebea. Azken hori jokaldi guztietan gainditu zuen Oruek 1956ko kopako finalean.[4] Jose Mari Orue ez zen defentsa bortitza izan. Are gehiago, egunkariek bere garaian zalantzan jarri zuten, erregularra izan arren, Espainiako selekziorako deitzea merezi ote zuen, «pertsona onegia zelako». Polemika egon zen horregatik.[1]

1968ko urtarrilean jokatu zuen bere azken partida ofiziala, 37 urte betetzear zela, baina, bitxia bada ere, Athleticen elastikoarekin hiru urte geroago agurtu zen , jada 40 zituenean, Bilboko klubak nahiko berandu eman zion omenaldian, 1971ko maiatzaren 5ean, West Bromwich Albionen aurrean, Ronnie Allenen taldea, garai hartan Athleticen entrenatzaile zenarena.

Orue 2007ko ekainaren 30ean hil zen, 76 urte zituela, Bilbon, bihotzeko gutxiegitasun baten ondorioz. Urteaskotan Begoñan bizi izan zen.[5]

Espainiako futbol selekzioarekin 3 aldiz izan zen internazionala. 1953ko azaroaren 8an egin zuen debuta, Espainia 2-2 Suedia partidan. 1957ko martxoaren 10ean jokatu zuen bere hirugarren partida, binako berdinketan, Suitzaren aurka.

Taldeak

Taldea Denboraldiak
Acero (Olabeaga) 1948-1949
Athletic Club 1948-1949
Getxoko Kirol Kluba 1949-1950
Athletic Club 1949-1961
Barakaldo Club de Fútbol 1951-1952
Athletic Club 1951-1968

Palmaresa

Estatistikak

  • Athletic taldean denboraldi gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan hirugarrena zen 2024an:[7]
# Jokalaria Urteak Denboraldiak
1 Gaintza 1938-1959 20
2 Iribar 1962-1980 18
3 Orue 1950-1968 17
4 Panizo 1938-1955 17
5 Rojo I 1965-1982 17
6 Urrutia 1987-2003 16
7 Arieta I 1951-1966 15
  • Athletic taldean partida gehien jokatu duten jokalarien arteko zerrendan bederatzigarrena zen 2024an:[7]
# Jokalaria Partidak
1 Iribar 614
2 Muniain 560
3 Rojo I 541
4 De Marcos 532
5 Etxeberria 514
6 Iraola 510
7 Susaeta 507
8 Gainza 496
9 Orue 483
10 Larrazabal 445
11 Canito 440
12 Guerrero 430

Erreferentziak

  1. a b c Orue, lateral eterno. .
  2. (Gaztelaniaz) Jose María Orúe – Athletic bihotzez. Deia 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  3. «Orue | Jokalaria: Atzelaria | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  4. a b HistoriaATH. (2023-08-02). Final Copa del Generalísimo 1955-1956 | Athletic Club 2-1 Atlético de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  5. Muere Orue, el cuarto rojiblanco con más partidos en la historia
  6. (Gaztelaniaz) santamaría, igor. (2012-04-29). «La leyenda de los 'once aldeanos'» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).
  7. a b «Estatistika Historikoak | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-02).

Kanpo estekak

  • Fitxa - www.athletic-club.eus
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1646510
  • Wd Datuak: Q1646510