Txerkasyko oblasta
Txerkasyko oblasta Черкаська область | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Txerkasy |
Geografia | |
Azalera | 20900 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1285384 biztanle (2011[1]) |
Dentsitatea | 61,5 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.oda.ck.ua |
Txerkasyko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit. Cherkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txerkasy da.
Hiri nagusiak
Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):
- Txerkasy: 293.271 biztanle
- Uman: 87.531 biztanle
- Smila: 69.023 biztanle
- Zolotonoxa: 28.509 biztanle
- Kaniv: 26.194 biztanle
Probintziaren antolamendua
Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasyko oblasta honela dago antolaturik:
- Zentro administratiboa- 1 (Txerkasy)
- Raion edo barrutiak — 4
- Herriak — 838
- Hiriak — 66
- Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.
2020ko uztailetik 4 raion ditu Txerkasyko oblastak:
- Txerkasy raiona
- Uman raiona
- Zolotonoxa raiona
- Zvenyhorodka raiona
Giza geografia
2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen[1]. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasy hirian biltzen dira[3].
Ekonomia
Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ukraineraz) Administrazioaren ataria Oda.ck.ua
- (Ingelesez) Cherkasy Oblast Ukrainebiz.com
- Datuak: Q161808
- Multimedia: Cherkasy Oblast / Q161808