Zer dugu Orixeren alde?
Zer dugu Orixeren alde? | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Azurmendi (1977) |
Argitaratze-data | 1977 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Zer dugu Orixeren alde? |
Argitaletxea | Jakin |
Herrialdea | Euskal Herria |
"Zer dugu Orixeren alde?" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da. Orixe idazleari buruz idatzitako liburua da Zer dugu Orixeren kontra? testuarekin batera. Hasieran liburu bakarra izan behar zuena bi liburu horietan zatituta argitaratu zen, Zer dugu Orixeren alde? bigarrena izan zelarik.
Saiakera literario honetan, Zer dugu Orixeren kontra? liburuan bezala, Azurmendik hizkuntza eta euskal kulturaren kezkak argitzen ditu. Euskal kulturak duen literaturaren premia azpimarratzen da liburuan eta 1960 inguruan eman zen euskal kulturaren haustura gainditzeko saiakera ere bada.
Tradizioarekin kontuak egitea du helburu liburuak. Aurreko belaunalditik zer hartu eta zer utzi gogoetatzen da Euskal Herri garaikiderako kultura bat sortzeko bidean[1].
Ikus, gainera
- Nikolas Ormaetxea "Orixe"
- Zer dugu Orixeren kontra?
- Euskal literatura
Erreferentziak
- ↑ Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU. 168. or.
Bibliografia
- Agirre, L.: Joxe Azurmendirekin solasaldia jakingunea webgunean.
- Azurmendi, H. 2019: Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean, Doktore tesia, EHU.
- Mendiguren, X. 2010: Txango bat, Azurmendiren liburuetan barrena, Hegats, 45: 19-26.
- Rodriguez, F. 2010: Joxerenak atzera begira (J. Azurmendiren saiakeragintzaz), Hegats, 45: 27-41.
Kanpo estekak
- Datuak: Q12269296
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |