Ontzat artzen det zenbait bromako esate, eta bestiak ere oi egiñ bezate. Aita banitz bezela maitatu nazute, ta nola nagon zarra ikusten dezute, ontaz aurrera zuek segi zaiozute.
Gaztiak jardun dira bertsuetan bapo, ixildu gabetandik zipla eta tako; oriyek ez daukate memoriya flako, bakoitzak biar ditu bi ni bezelako, errespetatu naute zarra naizelako. | Talentu asko ditu zenbaiten buruak, oietatikan datoz gauza seguruak; guretzat izan dira gizon onraduak, zar-gaztiak dotatu ginduzen Murua'k, ixtimatutzen ditut zure bost duruak.
Zubimendi ta Ariztimuño ez dira izdun itsusiyak, eskolaz ondo jantziyak daude, gauza asko ikusiyak; juradu eta sekretariyo gizon abillak guziyak; Basarri zuten laguntzallia, merezi ditu graziyak, nola maiteko ez du euskera Zarautz'en jaio ta aziyak? | Arrokeriyan ez naiz asiko irrintzi eta algara, umildadian itzegitia gustatutzen zait, al bada, danak alkarri lagunduta're bizitzen naiko lan bada; salan ez daukat ezer askorik, iya ustu zait ganbara, nere bertsuak aituxe dira, orain gaztien txanda da. |