Zabala aterpea (Guadarrama)
Zabala aterpea (Guadarrama) | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Rascafría |
Koordenatuak | 40°50′14″N 3°57′31″W / 40.8371°N 3.9585°W / 40.8371; -3.9585 |
Altitudea | 2.075 m, itsas mailaren gainetik |
Inaugurazioa | 1927ko urriaren 2a |
Zabala aterpea Peñalara mendiko zirkuan, Guadarramako mendilerroan, dagoen mendiko aterpea da, Madrilgo Erkidegoan (Espainian). Administratiboki Rascafría herrian dago. 2075 metrotan dago, Hermana Mayor izeneko mendiaren oinarrian, Peñaclara parke naturalean.
Deskribapena
Aterpea Julián Delgado Úbeda arkitektoaren lana da. Inaugurazioa Peñalara Elkarteak 1927ko urriaren 2an egin zuen.[1] Aterpearen izena José Fernández Zabala mendizale madrildarraren omenez eman zitzaion. Lanerako granito eta hormigoi erabili zen. Gainean erabiltzen ez den tximinia du eta aizea neurtzeko ekipoa.
1969tik 1999ra Valcotos eski-estazioak funtzionatu zuen. Urte horietan aterpean materialak gordetzeko erabili zen. Aterpean Zabala izeneko pista hasten zen.
Gaur egun, pista itxi ondoren, aterpeak bi alde ditu: bat material biltzeko erabiltzen da; bestea publikoaren erabilerari irekita dago. Bigarren alde hori oso txikia da eta, eguraldi txarraren aurrean, babesa emateko pentsatuta dago.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q6103617
- Multimedia: Refugio Zabala / Q6103617