Xake-tximeleta txiki

Xake-tximeleta txiki
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaHesperiidae
LeinuaPyrgini
GeneroaPyrgus
Espeziea Pyrgus malvae
Linnaeus, 1758
Datu orokorrak
OstalariaMarrubi arrunt, Zaingorri bostorri, Potentilla erecta, Argentina anserina, Potentilla palustris, Alchemilla, Usu-belar, mugurdiondo eta Rubus saxatilis

Xake-tximeleta txikia (Pyrgus malvae) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da Iberiar penintsulatik hasi eta Korearaino. Kontinenteen iparraldean ez dago, hotzarengatik.

Lineok deskribatu zuen 1758. urtean.

Deskribapena

Tximeleta txikia da, 24 mm-ko hegal zabalera hartzen du batazbeste. Kolore oso bereizgarriak ditu, xake taula batean bezala kolore beltzean orbain zuriak tartekatzen dira. Espezie honetako tximeleta batzuek kolore argiagoa ere izan dezakete, beltza beharrean marroia. Itxuragatik sitsa ematen du tximeleta baino gehiago. Arrek eta emeek antzeko koloreak dituzte baina arren hegoak angelutsuagoak dira eta emearenak borobiltsuagoak.

Tximeletaren beldarrak kolore berdea du eta lerro marroi argi eta ilunak dtu[1].

Bizi zikloa

Landare loredun txikietak jartzen ditu arrautzak, marrubi landaretan esate baterako. Ondoren beldarrak jaiotzen dira eta estalki bat eraikitzen dute beren burua babesteko. Bi edo hiru hilabete pasatzen direnean pupa sortzen du. Pupa ere altuera txikiko belarretan ezartzen du. Negua horrela igarotzen du eta martxoa aldera tximeleta heldua ateratzen da. Tximeletak uztailerarte ikusten dira hegan[2].

Habitata

Hiru ekosistema ezberdinetan ikusten dira xake-tximeleta txikiak; basoan, belardietan eta industria guneetan, nitrogeno kopuru handia pilatzen duten landareak baitituzte gustoko[2].

Iruditegia

  • Tximeletaren bikotea.
    Tximeletaren bikotea.
  • Hegalen azpialdea.
    Hegalen azpialdea.
  • Tximeletaren tamaina.
    Tximeletaren tamaina.

Erreferentziak

  1. Concise butterfly & moth guide.. 2014 ISBN 978-1-4729-1583-2. PMC 891382316. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).
  2. a b (Ingelesez) Streitberger, Merle; Fartmann, Thomas. (2013-01-01). «Molehills as important larval habitats for the grizzled skipper, Pyrgus malvae (Lepidoptera: Hesperiidae), in calcareous grasslands» EJE 110 (4): 643–648.  doi:10.14411/eje.2013.087. ISSN 1210-5759. (Noiz kontsultatua: 2022-09-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1109803
  • Commonscat Multimedia: Pyrgus malvae / Q1109803
  • Wikispecies Espezieak: Pyrgus malvae

  • Wd Datuak: Q1109803
  • Commonscat Multimedia: Pyrgus malvae / Q1109803
  • Wikispecies Espezieak: Pyrgus malvae