Wenzel Anton Kaunitz
Wenzel Anton Kaunitz | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1711ko otsailaren 2a | ||
Herrialdea | Austria | ||
Heriotza | Viena, 1794ko ekainaren 27a (83 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Maximilian Ulrich of Kaunitz | ||
Ama | Maria Ernestine Francisca von Rietberg | ||
Ezkontidea(k) | Maria Ernestine Gräfin Starhemberg (en) (1736 - 1749) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta bildumagilea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Illuminati | ||
Wenzel Anton, Kaunitz-Rietbergko printzea edo Wenzel Anton von Kaunitz, txekieraz Václav Antonín z Kounic a Rietbergu, alemanieraz Wenzel Anton Fürst von Kaunitz-Rietberg (Viena, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1711ko otsailaren 2a - Viena, 1794ko ekainaren 27a) austriar politikaria izan zen.
Biografia
Estatuko kantziler-kargua izan zuen Maria Teresaren, Josef II.aren, Leopoldo II.aren eta Frantzisko II.aren erreinaldietan. 1748an, Austriaren ordezkari izan zen Aachengo Bakeaz amaitu ziren negoziazioetan. 1756an, Frantziarekin Versaillesko Lehen Ituna izenpetu zuen, XVIII. mendeko bigarren erdialdean, Europako aliantza-politika berria abiarazi zuena. Zazpi Urteko Gerran Prusiak izan zituen garaipenek Hubertusburg-eko Bakea (1763) sinatzera behartu zuten; haren bidez, Austriak Silesiako lurraldea eman zion Prusiari (1763). Zazpi Urteko Gerraren ondoren, Prusiarekin bake-politika abiatu zuen; horrela, Galitzia lortu zuen Poloniaren lehen banaketan (1772). Sortaldean ere lurraldeak eskuratzen saiatu zen, turkiarrei Prusiaren kontrako laguntza emanez, baina Sistov-eko Bakean (1791), Austriak eskuratutako lurralde guztiak galdu zituen. Barne-politikan, zentralismoaren eta erlijio-tolerantziaren aldeko izan zen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wenzel Anton Kaunitz |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q279924
- Multimedia: Wenzel Anton, Prince of Kaunitz-Rietberg / Q279924