Viola rupestris

Viola rupestris
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaViolaceae
GeneroaViola
Espeziea Viola rupestris
Schmidt

Viola rupestris pentsamenduen generoko landarea da, Eurasian eta Ipar Amerikan hedaturik dagoena. Lurzoru meheko larretan eta harkaitzetan hazten da, gehienetan kareharrizko substratuetan,[1] Euskal Herrian 300-2150 metro arteko garaieran.[2]

Deskribapena

Landare iraunkorra da, hemikriptofitoa, 2-6(15) zentimetrokoa, belarkara eta zurtoinduna. Hosto-erroseta dauka zurtoinaren oinean. Hosto-orria (0,5)1-2(3,5) x 0,6-1,8(2,8) cm, berde urdinxka, larrukara samarra, suborbikularra edo subobatua, bihotz formakoa oinaldean; ertza pitin bat oxkarduna edo ia koxkagabea. Estipula obatu-lantzeolatuak, 2-5 finbria parez hornituak.[1]

Lore usaingabeak. Sepaloak 4-7(10) x 1-1,5(2) milimetrokoak, obatu-lantzeolatuak, zorrotzak eta pixka bat kurbatuak; luzakinak 0,5-1(2) milimetrokoak. Petalo more argiak; azpikoa 8(11)-13(16) milimetro luze; ezproia 2-4 x 1,5-2,5 milimetrokoa, argiagoa petaloak baino. Martxoa eta uztaila bitartean loratzen da.[1]

Erreferentziak

  1. a b c Viola rupestris F.W. Schmidt. Asturnatura, 513. zenbakia, 2015-1-26, asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2021-2-26).
  2. Lorda López, Mikel. Catálogo florístico de Navarra. jolube.files.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2021-2-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2747069
  • Commonscat Multimedia: Viola rupestris / Q2747069
  • Wikispecies Espezieak: Viola rupestris

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 459555
  • BioLib: 38868
  • Dyntaxa: 222009
  • EOL: 2889920
  • Fl. China: 200014415
  • GBIF: 7296242
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=101094
  • IPNI: 869158-1
  • NCBI: 502521
  • PlantList: kew-2459606
  • W3TROPICOS: 33800080
  • Wd Datuak: Q2747069
  • Commonscat Multimedia: Viola rupestris / Q2747069
  • Wikispecies Espezieak: Viola rupestris


Landare Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.