Villar de los Navarrosko gudua |
---|
Lehen Karlistada |
Ferrer Dalmau margolariaren "Calderote" lana.
|
Data | 1837eko abuztuaren 24a |
---|
Lekua | Villar de los Navarros Aragoi |
---|
Koordenatuak | 41°09′31″N 1°02′35″W / 41.1587311°N 1.0430019°W / 41.1587311; -1.0430019 |
---|
Emaitza | Karlisten garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
|
Indarra |
---|
11.000 soldadu 1.500 zaldi 4 kainoi | 7.000 soldadu 800 zaldi 6 kainoi |
---|
|
Galerak |
---|
500 hildako | 300 hildako 402 zauritu 2142 preso |
---|
|
Villar de los Navarrosko gudua 1837ko abuztuaren 24a karlisten garaipena liberalen gainean izan zen. Gudua Villar de los Navarros herrian, Zaragozako probintzian, gertatu zen, Lehen Karlistaldian, Errege espedizioa izeneko kanpaina militarraren barruan. Garaipenak karlistei Madril gainean heltzeko bidea eta gerra irabazteko aukera zutela eman zien.
Aurrekariak
Karlos Maria Isidro Borboikoak Errege espedizioa antolatu zuen Espainian zehar. Azken helburuak Madril hartzea eta Elisabet II.a Borboikoa tronutik kentzea ziren. Erregina orduan zazpi urte zituen. 1837ko maiatzaren 15ean espedizioa Lizarratik atera zen; 11000 soldadu eta 1200 zaldun ziren. Ekainan Kataluniara heldu ziren eta han laguntza gehiago bildu zuten. Oztopo ugari gainditu ondoren, espedizioak Ebro ibaia igaro zuen eta Cabrera buru karlistarekin bildu zen. Abuztuaren hasieran, 18000 soldadu baino gehiagorekin, espedizioak Madrilgo bidea hartu zuen. Karlistak Aragoian zehar igarotzen ari zirenean Marcelino Oraá general liberalak karlistei eraso egitea erabaki zuen.
Gudua
Abuztuaren 23an, 12.500 karlista, Karlos Maria Isidro Borboikoaren beraren agindupean, Villar de los Navarros herrira heldu ziren. 24an, José de Buerens liberalak haien aurkako eraso hasi zuen. Karlistek, zuten nagusitasuna ikusita, erantzun zuten. Isabelinoen zaldunderariaren erasoa erantzun ondoren, liberalak inguratu zituzten. Buerens kontraerasoa saiatu zen baina haien gidak lurraldea ez zuen ondo ezagutzen eta liberalak amildegi batera eraman zituen. Han karlistek erabat harrapatu zituzten. Karlistek ezkerreko hegaletik eraso egin zuten garaipena erabat lortuz. Bizirik atera ziren Elizabet erreginaren aldekoek Herrera de los Navarrosen eta Belchiten babesa hartu zuten. Ondoren Karlos Mariak Madrilgo bidean jarraitu zuen, handik aurrera oztoporik gabe.[1]
Erreferentziak
- ↑ http://luisnegromarco.blogspot.com/2014/08/la-memorable-y-desconocida-batalla-de.html/[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Guduari buruzko bideoa.
- (Gaztelaniaz):Guduari buruzko artikulua, 2017/08/24.
- (Gaztelaniaz):2018an egin zen guduaren birsortze historikoaren argazki-galeria.