Vera Popova

Vera Popova

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo, 1867ko irailaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaIzhevsk, 1896ko apirilaren 25a (28 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Yakov Popov (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaBestuzhev Courses (en) Itzuli
Genevako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAleksandr Borodin
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Bestuzhev Courses (en) Itzuli
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Lurdeswiki lankidea.
Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.


Vera Yevstáfievna Popova, Vera Bogdanovskaya jaiotzez (San Petesburgo, 1867ko irailaren 17a - 1896ko maiatzaren 8a)[1][2] errusiar kimikaria izan zen. Errusiako lehen kimikarietako bat,[3] eta kimikako liburu bat idatzi duen lehen emakume errusiarra.[4] Ziurrenik, bere laborategian izandako leherketa baten ondorioz, kimikaren ondorioz hil zen lehen emakumea izan zen.[5]

Gaztaroa eta hezkuntza

Vera Bogdanovskaia 1868an jaio zen San Petersburgon. Bere aita, Evstafy Ivanovitx Bogdanovsky, kirurgia irakaslea zen. Gurasoek, hasieran, hiru seme-alabak etxean heztea nahi izan zuten. 1878an, Smolni Institutuan ikasten hasi zen 11 urte zituela. 1883tik aurrera lau urte eman zituen Bestúzhev Ikastaroetan eta honen ondoren bi urtez Errusiako Zientzia Akademiako eta Akademia Militar Kirurgikoko laborategietan lan egin zuen. 1889an Bogdanovskaiak Errusia utzi eta Suitzara joan zen, non Genevako Unibertsitatean kimikako doktoretza egin zuen.

1892an Dibenzyl ketoneri buruzko ikerketa defendatu zuen. Bogdanovskaiak H-C≡P-en (methylidynephosphane) lan egin nahi zuen, baina bere doktorego-gainbegirale Carl Graebe irakasleak uzteko konbentzitu zuen. Philippe Auguste Guye doktorearekin ere lan egin zuen Genevan, estereokimikan lanean ari zena.

Karrera

Bestuzhev Ikastaroetako ikasleak kimikako laborategian

Bogdanovskaia 1892an itzuli zen San Petersburgora Bestuzhev ikastaroetan lan egitera, eta kimika irakatsi zuen bertan. Hau, 1878an sortutako erakunde bat izan zen, emakume errusiarrak Errusian ikastera animatzeko. L 'vov irakaslearen laguntzaile gisa lan egiten zuen estereokimikako lehen ikastaroak irakasten. Hizlari gisa zuen izen onak eta irakaskuntzari buruz zuen ezagutzak bere lehen liburua idazteko aukera eman zion, oinarrizko kimikari buruzko testuliburu bat. Berak aipamenak idatzi zituen, kimikari buruzko dokumentu akademikoak itzuli zituen eta, bere irakaslearekin batera, 1886an hil zen Aleksandr Bútleroven lanak argitaratu zituen. 1891 eta 1894 artean, bere doktore tesian oinarritutako artikulu batzuk argitaratu zituen.

Ez zen kimikari hutsa; entomologian, idazketan eta hizkuntzetan ere interesatua zegoen. 1889an, erleekin egindako lanaren deskribapena argitaratu zuen. Bogdanovskaiak bere ipuinak argitaratu zituen, baita Guy de Maupassant idazle frantsesaren itzulpenak ere.

Bizitza pribatua

Bogdanovskaia Jacob Kozmich Popov jeneralarekin ezkondu zen 1895ean. Bera baino zaharragoa zen, eta altzairuzko planta militar bateko zuzendaria. Laborategi bat eraikitzeko eskatu zion, kimikarekin jarraitu ahal izateko. Izhevskii Zavoden bizi ziren, armagintzan ziharduen kontrol militarreko hiri batean. Bere ezkontza komenientziazkoa izan zitekeela iradoki izan da, jakina baitzen emakume errusiarrak batzuetan gizartearen konbentzioetatik ihes egiteko bakarrik ezkontzen zirela.

Heriotza

Popova 1896ko maiatzaren 8an hil zen (egutegi gregorianoa, apirilaren 26an juliotar egutegian), (data batzuetan 1897an bezala ematen da ingelesezko iturrietan) leherketa baten ondorioz, bera H-C≡P (metilidinafosfano), azido zianhidrikoaren antzeko produktu kimikoa, sintetizatzen saiatzen zen bitartean gertatu zena. H-C≡P, hil zenean sintetizatzen saiatzen ari zen produktu kimikoa, ez zen arrakastaz sortu 1961era arte fosfina eta karbonoa oinarri hartuta. Oso piroforikoa da, eta erraz polimerizatzen du -120 ° C-tik gorako tenperaturetan. Puntu hirukoitza -124 ° C-koa du, eta berez erretzen da, baita tenperatura baxuetan ere, airearekiko esposizioan dagoenean.

Legatua

Popovak aitorpen garrantzitsua jaso zuen Journal of the Russian Physical Chemical Society-n. Obituario laburrago bat Nature aldizkarian agertu zen eta berri labur bat Science aldizkari estatubatuarrean. Vladimir Ipatieff kimikariaren txosten batek iradoki zuen bera pozoitua izan zitekeela bere esperimentuagatik edo bere buruaz beste egin zuela, baina iritzi hori ez zen beste txostenek babestu.

Senarrak funts bat sortu zuen bere memorian emakumezko ikasleei laguntzeko. Bere erretratua berak irakatsi zuen emakumeen unibertsitatean ere erakutsi zen.

Popovari dibencil zetonaren sailkapena egozten zaio. Horrek zianohidrina azetonatik sortutako erretxina akriliko sintetikoen oinarriak ezarri zituen.

Erreferentziak

  1. Anne C. Hughes. (2014). "Vera Evstaf'evna Bogdanovskaia,". in Marilyn Ogilvie, Joy Harvey, and Margaret Rossiter (eds.), Biographical Dictionary of Women in Science: Pioneering Lives from Ancient Times to the Mid-Twentieth Century. New York: Routledge,, 153 or..
  2. (Ingelesez) Elder, Eleanor S.; Lazzerini, Sue-Dee. (1979-04). «The deadly outcome of chance - Vera Estaf'evna Bogdanovskaia» Journal of Chemical Education 56 (4): 251.  doi:10.1021/ed056p251. ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  3. (Ingelesez) Ledkovsky, Mariana Astman. (1994-03-21). Dictionary of Russian Women Writers. Bloomsbury Academic ISBN 978-0-313-26265-4. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  4. (Ingelesez) Rulev, Alexander Yu; Voronkov, Mikhail G.. (2013-11-12). «Women in chemistry: a life devoted to science» New Journal of Chemistry 37 (12): 3826–3832.  doi:10.1039/C3NJ00718A. ISSN 1369-9261. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).
  5. (Ingelesez) Rayner-Canham, Marelene F.; Rayner-Canham, Geoffrey. (1998). Women in Chemistry: Their Changing Roles from Alchemical Times to the Mid-twentieth Century. Chemical Heritage Foundation ISBN 978-0-941901-27-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Vera Yevstafievna Popova» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4372654
  • Commonscat Multimedia: Vera Bogdanovskaya Popova / Q4372654

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315124206
  • GND: 1069520268
  • Wd Datuak: Q4372654
  • Commonscat Multimedia: Vera Bogdanovskaya Popova / Q4372654