Vegeku

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Vegeku
ベジット edo Bejitto
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Arraza Bateraketa
Senideak
  • Son Goku (bateratua)
  • Vegeta (Bateratua)
Teknikak
Eraldaketak
  • Super Saiya
Ahotsa Japonia
Euskal Herria

Vegeku (jatorrizko japonieraz ベジット edo Bejitto ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia nagusia da.

Potala belarritakoen bidez Goku eta Vegetak egindako fusioaren ondorioa da. Euskarazko bikoizketako izen hau Vegeta eta Gokuren izenen arteko nahasketaren emaitza da (jatorrizko japonierazko izena Bejīta eta Kakarotto izenak elkartzen dira). Mangan pertsonaia hauen artean agertzen den bateraketa bakarra da. Goku eta Vegetaren artean dagoen lehiakortasunaren ondorioz Vegeku uste baino indartsuagoa da eta horrek fusio osoago bat eratzen du, Kaio Shin Agureak esan bezala.

Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Gotrunks eta Satan Txiki xurgatu ostean Boo Ahaltsuak izugarri hazi zuen bere indarra, Son Gohanena gaindituz. Kaio Shin Agureak irtenbide bakarra Goku berpiztea zela ikusita bere burua sakrifikatu zuen energia guztia Gokuri emanez. Goku Lurrera itzuli aurretik, agureak Potala belarritakoak eman eta nola erabiltzen ziren azaldu zion, Goku bakarrik ez baitzen gai izango Boo garaitzeko. Erakusteko Kibito eta Ekialdeko Kaio Shin bateratu ziren Kibitoshin gerlaria sortuz. Belarritako hauen eragina betirekoa zen.

Gokuk ez zuen Gohanekin bateratzea lortu eta Satan Jaunarekin bateratzeko zorian zela Vegetaren Kia somatu zuen, hau Yamak bidali zuen Lurrera borrokatzera. Gokuk Bat-bateko lekualdaketarekin Vegeta zegoen tokira joan eta hau fusionatzeko konbentzitzen saiatu zen, baina harroegia zen. Boo Ahaltsuak berehala aurkitu zituen. Gokuk Vegetari bere familiarekin gertatu zena kontatu eta fusionatzea onartu zuen. Fusioak berehala sortu zuen efektua eta Vegeku super gerlaria sortu zen.

Borrokaren hasieratik Book zailtasunak izan zituen Vegekuren aurka, hau indartsuagoa baitzen, Book egiten zion edozein erasori bi bider indartsuago erantzuten zion. Boo Ahaltsua ia suntsitua zen Vegekuren indarraz, baina hau gertatu baino lehen kafezko goxoki bihurtu zuen super gerlaria. Honek, hala ere, bere indarra eta adimena mantendu eta egurra ematen jarraitu zuen Boori bere itxura normalera itzultzera behartuz. Azkenean Book Vegeku xurgatu zuen, gertaera hau super gerlariaren egitasmoaren barruan zen, eta energia babes bat prestatu zuen. Denen harridurarako Booren barnean babesa kentzean banaketa bat gertatu zen, berriz ere Goku eta Vegeta agertuz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2401972
  • Commonscat Multimedia: Vegito / Q2401972

  • Wd Datuak: Q2401972
  • Commonscat Multimedia: Vegito / Q2401972


Dragoi Bolako pertsonaiak

Saiyak: Son Goku · Son Gohan · Vegeta · Son Goten · Raditz · Trunks
Gizakiak: Bulma · Iratxo Dortoka · Yamcha · Chichi · Krilin · Ten Shin Han · Chaoz
Arerio nagusiak: Zapi Gorridun Armada · Satan Bihotz Txiki · Freezer · Ziborrak · Cell · Boo Ahaltsua · Ume · Dragoi Ilunak
Pertsonaia zerrendak: Dragoi Bolako saiyen zerrenda · Dragoi Bolako lurtarren zerrenda · Dragoi Bolako estralurtarren zerrenda · Dragoi Bolako naturaz gaindiko izakien zerrenda