Varvara Jakovleva
Varvara Jakovleva | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mosku, 1884 | ||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Heriotza | Oriol, 1941eko irailaren 11 (56/57 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Higher Women's Courses (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, iraultzailea eta estatu-politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala Sobieten Komite Exekutibo Zentrala All-Union Society of Old Bolsheviks (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) |
Varvara Nikolaievna Jakovleva (errusieraz: Варвара Николаевна Яковлева) (1884 – 1941 edo 1944) errusiar boltxebikea izan zen[1].
Biografia
1904tik alderdi horren kide izan zen. 1906an, 1910an eta 1913an atxilotu egin zuten (azken bietan presondegitik ihes egin zuen), eta azkenik 1914an atxilotu eta Astrakhan hirira deserriratu zuten, 1916a arte. Askatu zutenean, Moskuko boltxebikeen antolakundeko idazkari kargua eman zioten. 1917ko urriaren 10ean, Alderdi Boltxebikearen Komite Zentralak matxinatzea erabaki zuen bileran, aktak jasotzeko arduraduna izan zen.[1]
Urriko Iraultzaren egunetan, Moskuko kaleko borroketan parte hartu zuen barrikadetan. 1918an, Brest-Litovskeko Ituna sinatzearen kontrakoa izan zen (ezkerreko komunistekin lerratu zen). 1918ko maiatzean, Txeka (Kontrairaultzaren eta Espekulazioaren Aurkako Errusia-Osoko Ohiz-kanpoko Komisioa) polizia sekretuan sartu zen, eta 1918ko maiatzetik 1919ko urtarrilera Txekako lehendakariorde (Dzerzhinskiren ondokoa) eta Petrogradeko Txekako buru izan zen.[1]
Urte horretako martxoan, 1919an, Hornikuntzarako Herri-Komisariotzaren goi-kargudun izan zen, beraz Errusiako Gerra Zibilan politikan garrantzia handia izan zuen, elikaduraren banaketa eta soberakinen konfiskazioa gerra irabazteko erabakigarriak izan baitziren.[1]
1920ko hamarkada hasieran, alderdiaren barneko ultraezkerreko joerarekin bat egin zuen, adibidez, sindikatuen inguruko eztabaidan. 1930tik 1937ra Sobietar Batasuneko Finantzetarako Herri Komisarioa (ministroa) izan zen. Hala ere, alderdiaren kontrako oposizio-zirkulu baten altxamendu planekin bat egiten zuela eta, 1937an atxilotu eta 1938an 20 urteko kartzela-aldiaz zigortu zuten, eta Bigarren Mundu Gerra zenean exekutatu zuten.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Jakovleva, Varvara, K17 2017-05-16. CC0 Domeinu Publikoa
- Datuak: Q4536967