Utriako gudua |
---|
Estoniako Independentzia Gerra |
|
Data | 1919ko urtarrilaren 17a - urtarrilaren 20a |
---|
Lekua | Utria ( Estonia) |
---|
Koordenatuak | 59°24′N 27°55′E / 59.4°N 27.92°E / 59.4; 27.92 |
---|
Emaitza | Estoniar garaipena |
---|
Gudulariak |
---|
Estonia | Sobietar Batasuna |
---|
|
|
Buruzagiak |
---|
Johan Pitka Martin Ekström Aleksander Paulus Anto Nestori | Nikolai N. Ivanov |
---|
|
Indarra |
---|
|
Galerak |
---|
|
Utriako gudua (estonieraz: Utria dessant) 1919ko urtarrilaren 17tik 20ra iraun zuen gatazka bat izan zen Udria hondartzen (Estonia). Estoniako independentzia gerraren parte izan zen. Gudu honetan Estoniar armada, gehiena Finlandiako boluntarioekin osatua, Udriako kostaldean lehorreratu zen.
Aurrekariak
Estoniar indarrak
Itsas armadako lan taldea Johan Pitka almirantearen agindupean zegoen; Martin Ekström suediar itsas ofizialaren eta Aleksander Paulus eta Anto Nestori kapitainen laguntza izan zuten. Inbasioa aurrera eraman behar zuen armada 1900 gizon osatzen zuten, Martin Ëkstromen azpian.
Sobietar indarrek
Utriako kostaldea defendatzeko, Narvatik hurbil, Nikolai Ivanovren 6. Rifledun dibisioa zegoen. Sobietar armada 2700 gizonez osatuta zegoen.
Ondorioa
Estoniar armadaren lehorrera arrakasta erraldoi bat izan zen eta 1919ko urtarrilaren 19an Narva hiria askatzeko balio izan zuen, boltxebikeen okupazioa amaituz.
Erreferentziak
- Jyri Kork (Ed.), Estonian War of Independence 1918–1920, Esto, Baltimore, 1988 (Reprint from Estonian War of Independence 1918–1920. Historical Committee for the War of Independence, Tallinn, 1938)
Kanpo estekak