Txikipedia:Gasolina konbustio motorea
Gasolina konbustio motorea motor mota bat da, gasolina erabiltzen duena mugitzeko. Kotxeen kasuan adibidez, mota bikoak daude. Gasolinarekin funtzionatzen duten kasuetan, beharrezkoa da kotxea mugitzeko. Sorkuntza hau, 1860an sortu zuen Jean Jospeh Etienne Lenoirrek eta ondoren, Nicolas August Ottok, 1876an, lehenengo gasolinadun motorra eraiki zuen.
Funtzionamendua
Laburki esanda, airea eta erregaiak erabiliz eta konbustioaren bidez, mugimendua sortzen duen makina da. Erregaiak energia bihurtzen dituen tresna da, eta hau erabiliz mugimeendua lortzen da. Hori da barne-errekuntzako motorrek lortzen dutena, eta artikulu honetan hori posible egiten duen prosezua azalduko dugu.
Autoak dira errekuntza-motorrekin funtzionatzen duten gauza ugarietako bat. Hauek dituzten gasolinazko motor baten piezen errepasoa egingo dugu, eta horiekin gasolindegitik ateratzen den(gasolina) likidoa nola joan-etorrietan eraldatzen den azalduko dugu. Horretarako, hauen funtzionamenduaren lau faseak argituko ditugu.
Ba al dakizu? |
---|
Kotxe bakoitzak 30.000 pieza inguru dituela esaten dute eta mundu osoan 1.400.000.000 kotxe inguru daude, Euskadin bizi garen jende kopurua baino 500 aldiz gehiago. |
ZE PIEZA DITU?
KULATA | BLOKEA |
---|---|
PISTOIA | BIRABARKIA |
NOLA FUNTZIONATZEN DA?
ADMISIOA
Pistoia ibilbidearen goiko muturrean dagoenean, sarrerako balbulak irekitzen dira erregai-nahasketa sartzen uzteko, pistoia jaisten den bitartean.
KONPRESIOA
Pistoia igotzen hasten da berriro goiko muturrera iritsi arte, airearen eta erregaiaren nahasketa konprimituz.
LEHERKETA
Errekuntza-ganbera nahasketaz beteta dagoenean, bujiek hasitako detonazio bat sortzen da. Eztandak sortutako indarrak pistoia jaisten du.
IHESA
Motorraren lau aldietako azkenekoan irekitzen dira ihes-balbulak eta eztandaren gasak ateratzen dira.