Tumuluen kultura
![Molzbacheko aztarnategiko emakume baten berreraikitzea.](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/4a/Zuse_Museum_Huenfeld_Maedchen_von_Molzbach_Lebensbild_2017.jpg/220px-Zuse_Museum_Huenfeld_Maedchen_von_Molzbach_Lebensbild_2017.jpg)
Tumuluen kultura Rhin ibaitik Karpatoetaraino eta Alpeetatik Itsaso Baltikoraino K.a. 1600 eta K.a. 1200 bitartean kultura arkeologiko nagusia izan zen, Unetice kultura ordezkatu zuena. Azken Brontze aroko kutxa-zelaien kulturak ordezkatu zuen.
Tumuluen kulturaren ezaugarri nagusia, izenak erakusten duen bezala, ehorzketak (bai banakakoak bai taldekakoak) tumuluen (edo kurganen) azpian egitea da. Tumuluen kultura, batez ere, gerra-gizartea izan zen, eta buruzagi berriekin ekialderantz hedatu zen, Panoniako ordokira (Tisa ibaira arte), eta iparralderantz, Poloniako eta Europako Unetice kultura zuten lurraldeetarantz . kokaleku sakabanatuak egitura gotortuetan zentralizatu ziren.
Tumuluen kultura berez garatu zen, maila handiko immigrazioak eragiten duen anabasarik gabe. Hego-ekialdeko hartu-eman ekonomikoa areagotu zen. Brontzearen erabilpena zabaldu zen, harrizko moldeetan egindako seriezko ekoizpenekin.
Aurrekoa Unetice kultura | Brontze Aroa Erdialdeko Europan Ttumuluen kultura K.a. XVII. mendea-K.a. XIII. mendea | Ondorengoa Kutxa Zelaien Kultura |
Kanpo estekak
Datuak: Q603383
Multimedia: Tumulus culture / Q603383
![]() | Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |