Tsukiji Arrain Merkatua
Tsukiji Arrain Merkatua | |
---|---|
築地市場 | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Chūō-ku |
Chōchō | Tsukiji |
Ur-masa | Sumida ibaia eta Tsukiji River (en) |
Koordenatuak | 35°39′41″N 139°46′11″E / 35.661388888889°N 139.76972222222°E / 35.661388888889; 139.76972222222 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1935 |
Kudeatzailea | Tokyo Metropolitan Central Wholesale Market |
Suntsipena | 2018ko urriaren 10a |
Kontaktua | |
Helbidea | 東京都中央区築地5-2-1 eta 5-2-1, Tsukiji, Chuo-ku, Tokyo |
Tsukiji Arrain Merkatua (japonieraz: 築地市場, Tsukiji shijō?) Tokioko handizkako arrain merkatua eta lonja izan zen, bere garaian munduko arrain saltoki handiena. Chūō-ku auzoko Tsukiji barrutian dago eta jomuga turistikoa ere bihurtu da.
Historia
1923ko lurrikara handiaren ondorioz Chūō inguruko etxeak erabat erre ziren, hauen artean Nihonbashi eremuko arrain merkatua ere bai. Bertan berriztu beharrean Tsukijin ezartzea erabaki zen.
2018an itxi zen, eta merkataritza jarduera igaro zen Toyosura, Tokioko merkatu berria, uharte artifizial batean eratua.[1]
Bi eremuk osatzen zuten merkatua:
- Barneko merkatua (jōnai-shijō), lizentziadun maioristen eremua zen. Arrainak prozesatzen ziren eta enkanteak izaten ziren.
- Kanpoko merkatua (jōgai-shijō), denda eta jatetxe txikiek osatzen zuten. Sushi dendek estimazio handia zuten baina gainontzeko itsaski eta barazki dendak ere bazeuden.
Iruditegia
- Hegalaburrak erreskadan.
- Izozturiko hegalaburra mozten.
- Enkantea.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Tokyo’s famed fish market closes down after 83 years» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-06-02).
- Datuak: Q859471
- Multimedia: Tsukiji fish market / Q859471