Troxler efektua
Troxler efektua, ikusmen pertzepzioan eragiten duen ilusio optiko bat da. Norberak begirada puntu zehatz batean ezartzean, nahiz eta denbora laburrez izan, begirada ezarritako puntutik urrutiratutako estimulua desegin eta desagertu egingo da. Ikerketek Troxler efektuarekin lotura duten pertzepzio fenomenoen zati bat gutxienez garunean gertatzen direla iradokitzen dute.
1804ean Ignaz Paul Vital Troxler suitzar mediku eta filosofoa Vienan lanean zebilela efektu honetaz jabetu zen.
- Datuak: Q1456730