Traje distiratsu

Traje distiratsu
professional wear (en) Itzuli
Irudi gehiago

Traje distiratsua[1] (gaztelaniaz: traje de luces) toreatzaileek zezenketan janzten duten janzkera da. Bere izena, berau estaltzen duten lentejuelek sortzen dituzten islei erantzuten die. Zetaz eginda dago, eta brodatu batez estalita. Brodatu hori urre, zilar edo atxabitxizko hariz egin ohi da, eta, noizean behin, beste material batzuekin, hala nola kristalarekin.[2]

Tradiziozko janzkera da, XVIII. mendearen amaierako majoen jantzitik datorrena, eta, azkenean, zezenketen erritualean aritzeko arropa esklusibo bihurtu zena. Ondoren, hainbat apaingarri gehitu zizkioten, hala nola, montera, brodatuak eta botoi-zuloak.

Dolores Sánchez, La Fragosa deitua, izan zen traje distiratsua jantzi zuen lehen emakumea, gizonezkoek egiten zuten bezala.[3]

Erreferentziak

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Gaztelaniaz) «Historia del vestido o traje de luces del torero. Taleguilla. Picassiano. Goyesco» www.elartetaurino.com.
  3. (Gaztelaniaz) «Biografía de la diestra matadora de novillos Dolores Sánchez y Fernández (La Fragosa)» El Telegrama de loterías y toros - Año I 1886-7-26.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q859925
  • Commonscat Multimedia: Traje de luces / Q859925

  • Wd Datuak: Q859925
  • Commonscat Multimedia: Traje de luces / Q859925