Sun Yingsha
Sun Yingsha | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Shijiazhuang, 2000ko azaroaren 4a (23 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | mahai-tenislaria |
Parte-hartzailea
|
Sun Yingsha, txineraz 孙 颖莎 Yingsha Sun, (Shijiazhuang, Hebei (Txina), 2000ko azaroaren 4a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari txinatarra da.[1]
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen bakarkako modalitatean, Chen Meng herrikidearekin (urrezkoa) galduz eta Mima Ito japoniarra (brontzezkoa) garaituz.
Urrezkoa irabazi zuen, halaber, Txinako taldearekin taldekako modalitatean, Japoniako (zilarrezkoa) eta Hong Kongeko (brontzezkoa) hirukoteen aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Txinako hirukotea: Chen Meng, Sun Yingsha eta Wang Manyu-k.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, bakarka txapeldunordea izan zen eta taldeka urrezko domina eskuratu zuen.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | Bakarka, emakumezkoa[4] |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | Taldeka, emakumezkoa[5] |
2024 | Paris ( Frantzia) | 01 ! | Taldeka, emakumezkoa |
2024 | Paris ( Frantzia) | 02 ! | Bakarka, emakumezkoa |
Erreferentziak
- ↑ ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
- ↑ «Sun Yingsha» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Sun Yingsha» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Kanpo estekak
- Datuak: Q32772779
- Multimedia: Sun Yingsha / Q32772779
- i
- e
- a