Sumendien Parke Nazionala

Sumendien Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional
Azalera130 km²
Geografia
Map
Koordenatuak1°28′03″S 29°29′33″E / 1.4675°S 29.4925°E / -1.4675; 29.4925
Herrialdea Ruanda
Ruandako probintziaIparraldeko probintzia

Sumendien Parke Nazionala, frantsesez Parc National des Volcans edo Pariki y’Igihugu y’Ibirunga, bertako hizkuntzan, Afrikako Ruandako ipar-ekialdean dagoen garrantzi handiko naturagunea da. Oso ezaguna da mendiko gorilen azkenetariko babesleku bezala; bestea Virungako Parke Nazionala da. Parkean ere Virungako mendilerroaren zortzi sumenditik bost daude: Karisimbi, Bisoke, Muhabura, Gahinga eta Sabyinyo.[1]

Deskribapena

Parkea oihanez eta banbuz ekosistemek osatzen dute. Beste bi parke garrantzitsuekin dago lotuta: Virungako Parke Nazionala, Kongoko Errepublika Demokratikoan, eta Mgahinga Gorilaren Parke Nazionalarekin (Mgahinga Gorilla National Park), Ugandan.

Historia

Parkea lehen aldiz 1925ean sortu zen, zonalde txiki batean gorilak ehiztariengandik babesteko. Une hartan Karisimbi, Bisoke sumendiek eta Mikeno mendiak markatzen zituzten babestutako zonaldearen mugak. Afrikan sortu lehen parke nazionala izan zen. 1929an, parkearen mugak Uganda eta Kongo Belgikarra aldera zabaldu ziren, Albert Parke Nazionala sortuz. Azken parke honek zabalera handia zuen, 8.900 km². Belgikako agintari kolonialen menpe zegoen.

Sumendien Parke honetan Dian Fossey (1932-1985) zoologo ospetsua eta gorilen defendatzaileak kokatu zuen bere base nagusia 1967tik.

2017an, 30 urtetan lehen aldiz, African Wildlife Foundationi esker 27,8 hektareetan parkea handitu zen. Gaur egun parkea, turismoa dela eta, Ruandako benetako motor ekonomikoa da; 2016an, esaterako, 400 milioi dolar erakarri zuen herrialdera.[2]

Ruandako haurrak parke barruan.

Arazoak

  • Gerra
  • Isileko-ehiza.
  • Oihanaren txikizioa.

Erreferentziak

  1. .
  2. .

Ikus, gainera

  • Virungako Parke Nazionala
  • Dian Fossey

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Parkearen webgunea.
  • (Ingelesez):Informazio turistikoa.
  • (Ingelesez):Parkearen inguruko informazio turistikoa.
  • (Ingelesez):Parkearen inguruko informazio turistikoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q932736
  • Commonscat Multimedia: Volcanoes National Park / Q932736

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315528738
  • LCCN: sh00007441
  • Wd Datuak: Q932736
  • Commonscat Multimedia: Volcanoes National Park / Q932736