Suitzaren banaketa administratiboa
Suitzar Konfederazioa administratiboki 26 kantonamenduz osatuta dago. Kantonamendu bakoitzak bere azpibanaketa propioa du.
Eskualdeak
Estatistika helburuetarako, Suitzako NUTS-2 mailako zazpi eskualdeetan banatzen da:
Ekialdeko Suitza: | Sankt Gallen, Turgovia, Appenzell Innerrhoden, Appenzell Ausserrhoden, Glaris, Schaffhausen eta Grisonia kantonamenduak |
Zürich: | Zürich kantonamendua |
Erdialdeko Suitza: | Uri, Schwyz, Obwalden, Nidwalden, Luzerna eta Zug kantonamenduak |
Ipar-mendebaldeko Suitza: | Basilea Hiria, Basilea Herrialdea eta Argovia kantonamenduak |
Espace Mittelland: | Berna, Solothurn, Friburgo, Neuchâtel eta Jura kantonamenduak |
Geneva Lakua eskualdea: | Geneva, Vaud eta Valais kantonamenduak |
Ticino: | Ticino kantonamendua |
Kantonamenduak
Suitzako kantonamenduak herrialde federala ostazen duten 26 eskualde administratiboak dira. 1848 arte, kantonamendu bakoitza estatu subiraua zen eta bere mugak, armada eta dirua zituen.
Kantonamenduen hedadura ezberdina da, 37tik 7.105era aldatzen dira, eta populazioa 14.900etik 1.244.400era. Sortu zen azken kantonamendua Jurakoa izan zen, 1978an.
Barrutiak
Suitza herrialde federala denez, kantoi bakoitzak bere azpibanaketak askatasun osoarekin erabaki ditzake, baina Kantoitik Udalerrira bitarteko azpibanaketentzako terminologia existitzen da, barruti izenekoak.
Kantoi gehienak Bezirke-tan banatzen dira (barruti alemanez). Batzuei ere Ämter, Amtsbezirke, district edo distretto deitzen zaie. Hala ere, 26 kantoietatik zortzik ez dute barruti mailako gobernu-administraziorik.
Udalerriak
Suitzako administrazio mailarik txikiena da. Udal batek zuzentzen ditu eta udal hortako burua alkatea da. 10.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek hiri titulua jasotzen dute.
Kanpo estekak
- Datuak: Q7631075
- Multimedia: Subdivisions of Switzerland / Q7631075
Europako banaketa administratiboak | ||
---|---|---|
Albania · Alemania · Andorra · Armenia · Austria · Azerbaijan · Belgika · Bielorrusia · Bosnia-Herzegovina · Bulgaria · Danimarka · Erresuma Batua · Errumania · Errusia · Eslovakia · Eslovenia · Espainia · Estonia · Finlandia · Frantzia · Georgia · Grezia · Herbehereak · Hungaria · Ipar Mazedoniako Errepublika · Irlandako Errepublika · Islandia · Italia · Kroazia · Letonia · Liechtenstein · Luxenburgo · Malta · Moldavia · Monako · Montenegro · Norvegia · Polonia · Portugal · San Marino · Serbia · Suedia · Suitza · Turkia · Txekiar Errepublika · Ukraina · Vatikano Hiria · Zipre |