Sant'Eustachio basilika (Erroma)

Sant'Eustachio basilika (Erroma)
Sant'Eustachio
 Kanpoaldea 
 Barnealdea 
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°53′55″N 12°28′33″E / 41.8984904°N 12.4757564°E / 41.8984904; 12.4757564
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVIII. mendea
Izenaren jatorriaSaint Eustace (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaSaint Eustace (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideapiazza di Sant'Eustachio - Roma
Webgune ofiziala

Sant'Eustachio basilika Sant'Eustachio rione edo Erromako auzoan kokatutako eliza da, basilika kategoriakoa, Santa Maria in Monterone kalean kokatua. Auzoari izena eman zion Eustakio Erromakoa martiriari eskainia dago.

Historia

Elizaren jatorria VIII . mendean dokumentatua dago: 795ean Leon III.aren pontifikatuaren pean egindako aipamen batean. Orduan Sant'Eustachio in platana esaten zitzaion da Eustakio Erromako martiriaren etxeko patioan dagoen platanondoari erreferentzia eginez.

Zelestino III.a aita santuak eraikina guztiz berreraiki zuen 1195 inguruan, eta kanpandorrea geratzen da ordukoa. XV amaieran mendean, basilika izan zen Pan Filipe Neriren otoitz-leku gogokoena.

XVII. mendetik XVIII.era, elizaren Erdi Aroko egitura guztiak suntsitu eta berreraiki zituen Cesare Corvara arkitektoak, 1701etik 1703ra, eta alboko kaperak eta arkupea egin zituzten Giovanni Battista Contini eta Antonio Canevarik, eta absidea eta gurutzadura Niccolò Salvi eta Giovanni Domenico Navonek. Mendeetan zehar hainbat zaharberritze egingo dira, batez ere Tiberren uholdeengatik.

Arkitektura eta apaindurak

Fatxada, Cesare Corvararen lana, bi mailatan dago. Beheko atalak lau pilastra eta bi zutabe ditu ( ordena jonikoko kapitekz eta orbe-buruz apainduak) eta Contini elizpe batera irekitzen dira. Goiko atala, behekotik atzera eginda, lau pilastrak eusten dute erdiko leiho handi batekin, maskor formako bi albo-hobiekin eta erlaitz batekin. Frontoi triangelurraren goiko aldea orein buru batekin apainduta dago, Paolo Morelliren eskultura, Eustakio santuak ehizan ari zela izan zuen ikuskaria oroituz, horretan kristautasunera bihurtzearen jatorria izan baitzen gurutze bat agertun zitzaiola. Alboko kanpandorrean, erromaniko estilokoa, 1090. urte inguruan altxatu zen bere beheko aldean eta hurrengo mendearen amaieran goiko aldean.

Basilikaren barnealdea gurutze latindar klasikoko oinplanokoa da, nabe bakarrekoa, eta albo bakoitzean hiru kapera bereizten dituzten marmolezko zutabeak daude. Ezkerraldean San Julian Ospitalegileari, San Migel Goiaingeruari eskainitakoak ( Alessandro Speroni -ren lana). 1716tik 1719ra), eta Mariaren Bihotz Garbiaren kaperak daude, eta eskuinaldean Familia Sakratua, Deikundea eta Jesusen Bihotz Sakratua ( Corrado Mezzanaren lana). Gurutzaduraren eskuineko besoan Giacomo Zoboliren bi margolan daude, Bisitazioa (1737) eta San Jeronimo .

1739ko brontzezko eta marmolezko polikromiazko erretaula nagusia Niccolò Salvirena da eta 1749an Ferdinando Fugak baldakin bat gehitu zion. Bertan, Giovanni Bigatti, Francesco Ferdinandi ( San Eustazioren Martirioa ), Pietro Gagliardi, Ottavio Leoni, Étienne de La Vallée-Poussin, Tommaso Conca eta Biagio Pucciniren margolanak daude.

Iruditegia

  • Sant'Eustachio rione-ko kaleetan, elizako sarrera.
    Sant'Eustachio rione-ko kaleetan, elizako sarrera.
  • Kanpandorrea 11. mendekoa da.
    Kanpandorrea 11. mendekoa da.
  • Aldarera begira, eta sabaia.
    Aldarera begira, eta sabaia.
  • Baldakina aldarearen gainean.
    Baldakina aldarearen gainean.
  • Pulpitua eta albo kaperetako bat.
    Pulpitua eta albo kaperetako bat.


Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Basilique Sant'Eustachio» artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-02-16ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1107945
  • Commonscat Multimedia: Sant'Eustachio (Rome) / Q1107945

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 139921669
  • GND: 4618312-7
  • LCCN: no2006055273
  • Wd Datuak: Q1107945
  • Commonscat Multimedia: Sant'Eustachio (Rome) / Q1107945