Rafael Etxague
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxague».
Rafael Etxague | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||||||||||||
1872ko apirilaren 16a - 1887ko azaroaren 23a
1865eko martxoaren 24a - 1865eko urria ← Rafael Mayalde (en) - Fernando Cotoner y Chacón (en) →
1863ko azaroaren 10a - 1868
1862ko uztailaren 9a - 1865eko martxoaren 24a ← Joaquín del Solar e Ibáñez (en) - Salvador Valdés (en) →
1861eko abuztua - 1862 ← Sabino Gámir i Maladeny (en) - Rafael de Izquierdo y Gutiérrez (en) →
1860ko ekainaren 16a - 1860ko azaroaren 29a ← Antonio González de Aguilar, 8th Marquis of la Vega de Armijo (en) Barrutia: Kordoba
1858ko uztailaren 1a - 1860ko ekainaren 1a ← Diego de los Ríos y Rubio (en) - José Antonio de Orozco y Zúñiga (en) →
1855eko urriaren 2a - 1856ko irailaren 2a Barrutia: Huelva (en)
1855eko irailaren 29a - 1856ko uztailaren 14a | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Rafael Echagüe y Bermingham | ||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1815eko otsailaren 13a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Heriotza | Madril, 1915eko azaroaren 23a (100 urte) | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia Espainia-Maroko Gerra Bigarren Karlistaldia |
Rafael Etxague Bermingham (Donostia, 1815eko otsailaren 13a - Madril, 1887ko azaroaren 23a) euskal militar eta politikaria izan zen.[1]
Familia
Donostiako bi familia aberatsetako ondorengoa zen. Bere aita Joaquín Vicente Etxague Barberia zen eta ama berriz Maria Josefa Bermingham O'Meagher.[2] Bermingham-tarrak Old English delakoak ziren, hau da, Erdi Aroan Ingalaterratik Irlandara joandako eta hein batean gaelikotutako nobleak. XVII. mendean Irlandara heldutako kolono ingeles eta eskoziar berriek ez bezala, katoliko izaten segitu zutenez eta gainera jakobita zirenez, jatorrizko irlandar dexentek bezalaxe Irlandatik alde egin behar izan zuten.
Rafael Etxagueren aitona Ricardo Bermingham Burke 1752. urtean etorria zen Donostiara, segituan maila ekonomiko handia erdietsiz. Beronen seme eta Rafaelen osaba Joaquín Luis Urumeako hiri horretako jauntxo garrantzitsuenetako bat izango zen.[3][4][5]
Biografia
Lehen Gerra Karlistan txapelgorriekin aritu ostean, armadan karrera egin zuen. 1860an Espainia-Maroko Gerran parte garrantzitsua bete zuen, bereziki Wad-Raseko guduan. 1860 eta 1862 artean Puerto Ricoko gobernadorea izan zen eta 1862 eta 1865 artean Filipinetakoa. Gero senatari bilakatu zen eta 1872an Puerto Rico eta 1876an Gipuzkoa ordezkatu zuen.
Kale izenak
Euskal Herrian badago Oloritzen, Getxon eta Donostian Etxague jeneralaren izena duen kalerik.
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Rafael de Echagüe Bermingham. .
- ↑ http://www.geni.com/people/Rafael-Benigno-Echag%C3%BCe-y-Bermingham/6000000016828900278
- ↑ LASALA Y COLLADO, F.: La separación de Guipúzcoa y la paz de Basilea. Donostia: Txertoa, 1987. 119. orria.
- ↑ https://web.archive.org/web/20120927020902/http://www.irishabroad.com/yourroots/genealogy/names/anglonorman/part3.asp
- ↑ "Joaquín Luis Bermingham y O'Meagher". In: MUGICA, S.: Galería de donostiarras ilustres. Donostia: Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián. 35. zkia. 2001. 45-48. orriak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q138658
- Multimedia: Rafael Echagüe / Q138658
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |