Produktu-lerro

Marketinean, produktu-lerroa edo gama enpresa batek bezeroei eskaintzen dien produktu-sorta bat da, ezaugarri homogeneoak dituena baina bezeroari aukera ezberdinak eskaintzen dizkiona. Adibidez, olio berezi batez egindako kosmetiko-lerro batean, eskutarako kremak, makilaje-produktuak, eguzkitarako kremak eta abar eskaini daitezke. Produktu-lerroa kolore, prezio, tamaina eta ezaugarri tekniko berezietan oinarritzen da gehienetan. Enpresa batek produktu-lerro zenbait ere eskaini ditzake. Gama baten eraketak helburu zenbait ditu: gama murriztuz kostuen gutxitzea lor daiteke, eskala-ekonomiak erabiliz; fidelizazioa eta segmentazioa, gama zabala eskaintzen denean; produktuaren bizitza-ziklora egokitzea, produktuaren bizitza agortu aurretik aldaera berriak merkaturatuz, eta abar.

Ikus, gainera

  • Produktu-aukera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3084961
  • Wd Datuak: Q3084961


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.