Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stockholmeko Hitzarmena

Hitzarmenaren logoa

Poluitzaile Organiko Iraunkorrei buruzko Stockholmeko Hitzarmena ingurumenari buruzko nazioarteko ituna da, 2001eko maiatzaren 22an Stockholmen sinatua eta 2004ko maiatzaren 17an indarrean jarria. Hitzarmen horren helburua da `poluitzaile organiko iraunkorren (POP) ekoizpena eta erabilera ezabatzea edo murriztea[1][2].

Historia

1995ean, Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) Administrazio Kontseiluak poluitzaile organiko iraunkorrei buruzko mundu-mailako neurriak hartzeko eskatu zuen. Neurri horiek honela definitzen zituen: "ingurumenean irauten duten, elikagai-sarearen bidez biometatzen diren eta giza osasunean eta ingurumenean ondorio kaltegarriak eragiteko arriskua duten substantzia kimikoak".

Ondoren, Segurtasun Kimikoari buruzko Gobernu arteko Foroak (IFCS) eta Segurtasun Kimikoari buruzko Nazioarteko Programak (IPCS) 12 substantzia kaltegarrienen ebaluazioa prestatu zuten.

Stockholmeko Hitzarmena onartu zen 2001eko maiatzaren 22tik 23ra Stockholmen egindako batzarrean. Hitzarmena 2004ko maiatzaren 17an sartu zen indarrean.

Hamabi konposatu kaltegarrietatik bederatzi debekatzea, malaria kontrolatzeko DDTaren erabilera mugatzea eta dioxinen eta furanoen oharkabeko ekoizpena murriztea adostu zuten Stockholmen juntatutakoek.

Hitzarmeneko parteek adostu zuten prozedura bat, zeinaren bidez konposatu toxiko iraunkorrak berrikusi eta hitzarmenera gehi daitezkeen, baldin eta mugaz gaindiko iraunkortasun- eta mehatxu-irizpide batzuk betetzen badituzte. 2009ko maiatzaren 8an Genevan egindako konferentzia batean, hitzarmenari gehituko zitzaizkion produktu kimiko berrien lehen multzoa adostu zen.

2022ko irailean 186 parte daude Hitzamenean (185 Estatu eta Europar Batasuna)[3]. Estatu ez berresle nagusien artean ez daude Ameriketako Estatu Batuak, Israel eta Malaysia.

Hitzarmena sinatu duten herrien mapa

Stockholmeko Hitzarmena 850/2004 (EE) Erregelamenduan onartu zen, EBko legeriari jarraiki[4]. 2019an, azken hori 2019/1021 (EB) Erregelamenduak ordezkatu zuen[5].

Hitzarmenaren giltzarriak

Hitzarmenaren funtsezko elementuen artean dago herrialde garatuei eskatea finantza-baliabide berriak eta gehigarriak jartzea eta neurriak hartzea nahita ekoitzitako POPen ekoizpena eta erabilera ezabatzeko. Halaber, ezarri zitzaien POP hondakinak ingurumen-aldetik arrazoizkoa den moduan kudeatzeko eta ezabatzeko betebeharra.

Gainera Poluitzaile Organiko Iraunkorrak Berrikusteko Batzordea sortu zen. Batzordea parteek izendatutako 31 zientzialariz osatuta dago. Harez gero, batzordeak 7 bilera egin ditu eta beharrezkoak ikusi dituen aldaketak proposatu ditu.

Irismena

Beheko taulan Hitzarmenak bere baitan hartzen dituen POPak zerrendatzen dira.

Eranskina Konposatua CAS zenbakia Noiztik zerrendan Salbuespenak
Ekoizpena Erabilera
A: Ezabatzea Aldrina 309-00-2 2001 ez ez
A: Ezabatzea α-Hexakloroziklohexano 319-84-6 2009 ez ez
A: Ezabatzea β-Hexakloroziklohexano 319-85-7 2009 ez ez
A: Ezabatzea Klordano 57-74-9 2001 ez ez
A: Ezabatzea Klordekono 143-50-0 2009 ez ez
A: Ezabatzea Dekabromodifenil eter 1163-19-5 2017 Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera Ibilgailuak, aireontziak, ehunak, plastikozko kaxetako gehigarriak, etab., poliuretano-aparra eraikinak isolatzeko
A: Ezabatzea Deklorano plus 13560-89-9, 135821-03-3, 135821-74-8 2023 ez
B: Mugatzea DDT 50-29-3 2001 Erabilera berezietako ekoizpena Eritasun-bektoreak kontrolatzeko
A: Ezabatzea Dikofol 115-32-2 2019 ez ez
A: Ezabatzea Dieldrina 60-57-1 2001 ez ez
A: Ezabatzea Endosulfan 115-29-7, 959-98-8, 33213-65-9 2011 Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera Landare-izurriak kontrolatzeko konplexuak
A: Ezabatzea Endrina 72-20-8 2001 none none
A: Ezabatzea Heptakloro 76-44-8 2001 none none
A: Ezabatzea Hexabromobifenilo 36355-01-8 2009 none none
A: Ezabatzea Hexabromoziklododekano 25637-99-4, 3194-55-6, 134237-50-6, 134237-51-7, 134237-52-8 2013 Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera Poliestireno hedatua eta poliestireno estruitua eraikinetan
A: Ezabatzea Hexabromodifenil eter eta heptabromodifenil eter various 2009 ez Baldintza jakin batzuetan birziklatzea
A: Ezabatzea

C: Nahi gabeko ekoizpena

Hexaklorobentzeno 118-74-1 2001 ez ez
A: Ezabatzea

C: Nahi gabeko ekoizpena

Hexaklorobutadieno 87-68-3 2015 ez ez
A: Ezabatzea Lindano 58-89-9 2009 ez Giza osasunerako farmazia-produktuak, buruko zorriak eta hazteria kontrolatzeko, bigarren mailako tratamendu gisa
A: Ezabatzea Metoxikloro 2023 ez ez
A: Elimination Mirex 2385-85-5 2001 ez ez
A: Ezabatzea

C: Nahi gabeko ekoizpena

Pentaklorobentzeno 608-93-5 2009 ez ez
A: Ezabatzea Pentaklorofenol bere gatzak eta esterrak hainbat 2015 Erabilera berezietako ekoizpena hainbat
A: Ezabatzea Azido perfluorohexanosulfoniko (PFHxS), bere gatzak eta erlazionatutako konposatuak hainbat 2022 ez ez
A: Ezabatzea Azido pentafluorooktanikoa (PFOA), bere gatzak eta erlazionatutako konposatuak hainbat 2019 Erabilera berezietako ekoizpena, su-itzaltzeko aperrak izan ezik hainbat
B: Murriztea Azido perfluorooktanosulfoniko (PFOS), bere gatzak eta perfluorooktano sulfonil fluoruro hainbat 2009 Erabilera berezietako ekoizpena Metal gogorrak xaflatzea, intsektu-beitak inurri hosto-ebakitzaleak kontrolatzeko
A: Ezabatzea

C: Nahi gabeko ekoizpena

Bifenilo polikloratuak (PCB) hainbat 2001 ez ez
C: Nahi gabeko ekoizpena Polikloratutako dibentzondioxinak eta dibentzofuranoak (PCDD/PCDF) hainbat 2001
A: Ezabatzea

C: Nahi gabeko ekoizpena

Polikloratutako naftalenoak hainbat 2015 Erabilera berezietako ekoizpena Naftaleno polifluoratuen ekoizpena, oktafluoronaftalenoa barne
A: Ezabatzea Tetrabromodifenil eter eta pentabromodifenil eter hainbat 2009 ez Baldintza jakin batzuetan birziklatzea
A: Ezabatzea Kloratutako kate motzeko parafinak (C10–13; kloro-edukia > 48%) 85535-84-8, 68920-70-7, 71011-12-6, 85536-22-7, 85681-73-8, 108171-26-2 2017 Erabilera berezietako ekoizpena Aditiboak transmisio-uhaletan, kautxua garraiatzeko uhaletan, larrua, gehigarri lubrifikatzaileak, aire zabaleko dekorazio-lanparetarako hodiak, pinturak, itsasgarriak, metalen tratamendua, plastifikatzaileak
A: Ezabatzea Toxafeno 8001-35-2 2001 ez ez
A: Ezabatzea UV-328 25973-55-1 2023 Berariazko salbuespenen erregistroan ageri diren aldeei buruz xedatutakoaren arabera

Erreferentziak

  1. «Berezi@ Kutsazaile Organiko Iraunkorrak - ELIKA 2012» ELIKA Seguridad Alimentaria 2012-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  2. «Stockholm Convention - Home page» pops.int (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  3. (Ingelesez) «United Nations Treaty Collection» treaties.un.org (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
  4. (Ingelesez) [https://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/LexUriServ.do?uri=OJ:L:2004:158:0007:0049:EN:PDF REGULATION (EC) No 850/2004 OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 29 April 2004 on persistent organic pollutants and amending Directive 79/117/EEC. ] Official Journal of the European Union.
  5. (Ingelesez) REGULATION (EU) 2019/1021 OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 20 June 2019 on persistent organic pollutants. Official Journal of the European Union.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q82908
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q82908