Phrygesak

Phrygesak
Irudikatzen duFrigiar txano
EponimoaFrigiar txano
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
paris2024.org… eta paris2024.org…

Phrygesak (frantsesez: Les Phryges), Parisko 2024ko Udako Olinpiar Jokoak eta 2024ko Udako Paralinpiar Jokoak ekitaldietan maskota ofizialak dira. Jatorriz bi frigiar txano dira, emakumeen ezaugarri antromorfikoekin; tribu bat osatzen omen dute. Frigiar txanoa Frantziako ikur tradizionala da.[1]

Historia

2022ko azaroaren 14an, Tony Estanguetek, batzorde antolatzailearen presidenteak, Paris 2024ko maskota ez zela animalia bat baizik eta objektu bat adierazi zuen: "Frigiar txanoa aukeratu genuen Frantziako Errepublikaren sinbolo oso indartsua delako. Frantsesentzat, oso objektu ezaguna da, askatasunaren sinboloa".

Maskotak frigiar txano batzuk dira, kapela arin bat, normalean gorria, Frigian, gaur egungo Turkian dagoen antzinako greziar erresuman, askatutako esklaboek erabiltzen zutena. Frantziako Iraultzaren garaian, frigiar txanoa askatasunaren sinbolo gisa erabili zen.[2]

Frigeak W sormen agentziak diseinatu zituen, bereziki Gilles Deleris, agentziako fundatzaileetako bat, eta Paris 2024ko diseinu taldeak, zeinen zuzendari artistikoa Joachim Roncin den, Je suis Charlie eslogana asmatzeagatik ezaguna.

Phryges ezberdinak daude eta bakoitzari nortasun bat eman zitzaion. Sortzaileen arabera, Phryge Olinpikoa "adimentsua" da, "buru metodikoa eta xarma limurtzailea" duena. Phryge Paralinpikoa, bestetik, "izaki basatia, espontaneoa eta apur bat goratua" da.

Harrera

Frantzian, maskotaren jostailuzko erreplika gehienak "Txinan eginak" direla kritikatu dute.[3] Maskotak txiste eta meme ugari sor arazi egin du. Phrygeak "zapatiletan egindako klitori" erraldoi batekin alderatu dituzte.[4] Libération egunkari frantsesak Eiffel dorrearen sinbolo faliko tradizionalaren desbideratze iraultzaile gisa goretsi zuen.[5]

Iruditegia

  • Phryge olunpikoa Grezia, Akropolisen aurrean.
    Phryge olunpikoa Grezia, Akropolisen aurrean.
  • Peluxe bat.
    Peluxe bat.
  • Phryge jantzia.
    Phryge jantzia.

Erreferentziak

  1. https://www.ara.cat/videos/coneixes-phryges-mascotes-dels-jocs-olimpics-paris_7_5099271.html
  2. https://www.biobiochile.cl/noticias/deportes/mas-deportes/2022/11/14/que-son-paris-2024-presento-a-los-frigios-las-nuevas-mascotas-de-los-juegos-olimpicos.shtml
  3. https://www.france24.com/en/sport/20221114-phrygian-cap-symbolising-french-republic-chosen-as-2024-paris-olympic-mascot
  4. https://www.theguardian.com/sport/2022/nov/15/mascot-paris-olympic-games-2024-likened-to-clitoris-in-trainers-phryges
  5. https://www.liberation.fr/sports/jo-2024-vive-les-phryges-les-mascottes-clitoris-qui-en-mettent-plein-la-vulve-20221114_QE3ICJC3ZZCYTLIZJYDCEBQXTQ/

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Zer dira Phrygesak? Youtubeko bideoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115208386
  • Commonscat Multimedia: The Phryges (mascots) / Q115208386

  • Wd Datuak: Q115208386
  • Commonscat Multimedia: The Phryges (mascots) / Q115208386