Philo Remington
Philo Remington | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Litchfield, 1816ko urriaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Ameriketako Estatu Batuak, 1889ko apirilaren 4a (72 urte) |
Familia | |
Aita | Eliphalet Remington |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | E. Remington and Sons (en) |
Philo Remington (Lichtfield, New York, 1816ko urriaren 31 – Silver Springs, Florida, 1889ko apirilaren 4a) Estatu Batuetako industrialaria izan zen. Pistolak, nekazaritza-makineria eta josteko makinak ekoiztu zituen, eta bere izena duen fusila asmatu zuen, Estatu Batuetako gudarosteak 1847an bere egin zuena. 1871. urteko fusil-eredua, berriz, Espainiako armadak erabili zuen 1893ra arte. Sholes eta Glidden etxeko idazmakina ustiatzeko eskubideak erosi zituen 1873. urtean, eta hobekuntzak egin ondoren, sailean ekoiztu zuen 1876. urtetik aurrera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3901556
- Multimedia: Philo Remington / Q3901556