Philippe Rukamba

Philippe Rukamba
administratzaile apostoliko

2012ko maiatzaren 28a - 2014ko azaroaren 26a
Elizbarrutia: Gikongoroko elizbarrutia
2. elizbarrutiko apezpiku

1997ko urtarrilaren 2a - 2024ko abuztuaren 12a
← Jean-Baptiste Gahamanyi - Jean Bosco Ntagungira (mul) Itzuli
Elizbarrutia: Butareko elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza1948ko maiatzaren 26a (76 urte)
Herrialdea Ruanda
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Philippe Rukamba (Kabarondo, 1948ko maiatzaren 26a) ruandar elizgizon katolikoa da, 1997tik aurrera Butareko apezpikua dena.

Bizitza

Philippe Rukamba 1948an jaio zen Kabarondon[1] (beste datuen arabera, Rwinkwavun[2]), familia kristau batean. Jaio eta hiru egunera bataiatu zuten. Lehen mailako ikasketak Rwinkwavun, Rulindon, Rwamaganan eta Zazan egin zituen. 1961ean Kabgayiko apaizgaitegi txikian ikasten hasi zen, 1965ean San Paulo apaizgaitegian, eta 1968an Nyakibandako apaizgaitegi nagusian sartu zen[2].

1974ko uztailaren 25ean apaiztu zen[1] (edo, beste datuen arabera, urte hartako ekainaren 2an[2]). 1976an Erromara joan zen ikasketak jarraitzera, eta San Ziprianori buruzko tesia defendatu zuen[2].

Ruandara itzulita, bikario gisa aritu zen Kibungoko elizbarrutiko Rukomako parrokian. 1983tik 1991era Zazako apaizgaitegi txikiko zuzendaria izan zen, eta 1991etik 1992ra Kabgayiko apaizgaitegi nagusiko zuzendari espirituala. 1992an Kibungoko katedraleko parroko izendatu zuten. Aldi berean patristika irakatsi zuen Nyakibandako apaizgaitegian[2].

1997ko urtarrilaren 2an, Joan Paulo II.a aita santuak Butareko apezpiku izendatu zuen. Urte bereko apirilaren 12an Joseph Sibomanak apezpiku ordenatu zuen Butareko katedralean[1][2]. Considerate Iesum leloa hautatu zuen[2]. 2012ko maiatzaren 28tik 2014ko azaroaren 26ra, Gikongoroko administratzaile apostoliko ere izan zen[3][1].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Filippo de Angelis kardinala (1826)
  • Amilcare Malagola kardinala (1876)
  • Giovanni Tacci Porcelli kardinala (1895)
  • Joan XXIII.a aita santua (1925)
  • Domenico Tardini kardinala (1958)
  • Gastone Mojaisky-Perrelli artzapezpikua (1959)
  • Joseph Sibomana apezpikua (1961)
  • Philippe Rukamba apezpikua[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e (Ingelesez) «Bishop Philippe Rukamba» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  2. a b c d e f g (Frantsesez) «Mgr Philippe Rukamba» Conférence Episcopale du Rwanda (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).
  3. (Italieraz) «Nomina dell'Amministratore Apostolico sede vacante et ad nutum Sanctae Sedis di Gikongoro (Rwanda)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2012-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-11).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2087727
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8147266789335481787
  • LCCN: no2016107703
  • Wd Datuak: Q2087727