Peru-Aitz
Peru-Aitz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.202 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′08″N 2°21′01″W / 42.9520975°N 2.3504125°W / 42.9520975; -2.3504125 |
Mendikatea | Aizkorriko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Arantzazu/Otzaurte |
Mendikat | Mendikat |
Peru-Aitz Aizkorriko mendilerroan dagoen 1.202 metroko Gipuzkoako mendia da.
Kokapena
Mendi hau, Urbia eta Oltzako zelaien artean dago.
Izenaren jatorria
Itxuraz, mendi honen izenaren jatorria, Peru pertsona izenean dago.
Berezitasunak
Mendi honen oinean, Zorrotzarri zutarria dago. Jose Migel Barandiaranen arabera, zutarri hau, harrizko erremintak zorrozteko erabilia izan zen, harkaitzean bertan utzitako marka batzuek diotenez.
Inguruko tokiak
- Peru-Saroi babeslekua
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
- Datuak: Q12265770