Peggy Bacon

Peggy Bacon

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Frances Bacon
JaiotzaRidgefield, 1895eko maiatzaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaRidgefield
HeriotzaKennebunk (en) Itzuli, 1987ko urtarrilaren 4a (91 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Alexander Brook (en) Itzuli  (1920ko maiatzaren 4a -
Hezkuntza
HeziketaArt Students League of New York (en) Itzuli
Kent Place School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, grabatzailea, idazlea, poeta, marrazkilaria eta artista
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Izengoitia(k)Brook, Mrs. Alexander eta Bacon, Margaret Frances

Margaret Frances "Peggy" Bacon (Ridgefield, 1895eko maiatzaren 2a - Kennebunk, Maine, 1987ko urtarrilaren 4a) irudigile, margolari, marrazkilari eta idazle estatubatuarra izan zen. Bere marrazki ironiko eta umoristikoengatik ezaguna izan zen, baita 1920 eta 1930eko hamarkadetan ospetsuak izan ziren pertsonaien karikatura satirikoengatik ere. [1]

Oso artista emankorra zen. 1919an, 24 urte zituela, bere lehen liburua idatzi zuen, The True Philosopher and Other Cat Tales (Egiazko filosofoa eta katuen beste ipuin batzuk). [2] Ia 60 liburu ilustratu zituen, eta horietatik 19 berak idatzi zituen, tartean The Inward Eye arrakastatsua, 1952an Edgar sarirako izendatua, beldurrezko edo misteriozko nobelarik onenari. [3] Bere marrazki batzuk The New Yorker, New Republic, Fortune eta Vanity Fair bezalako argitalpenetan agertu ziren, baita museo eta galerietan maiztasun handiz erakutsi ere. 1934an Guggenheim beka eman zioten arte grafikoetan egindako lanagatik. [4] 1947an Diseinu Akademia Nazionaleko kide gisa sartu zuten. 1975ean, Arte Ederren Bilduma Nazionalak, gaur egun Amerikako Arte Nazionaleko Museoak, Bacon saritu zuen "Peggy Bacon: Personalities and Places" izeneko atzera begirako erakusketa batekin. [5]

Erreferentziak

  1. Peggy Bacon's Pastel and Charcoal Caricature Portraits.  doi:10.2307/1358318..
  2. The true philosopher and other cat tales. .
  3. Edgar Awards throughout time. .
  4. Fellows. .
  5. "Peggy Bacon" opens at the NCFA. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7160630
  • Commonscat Multimedia: Peggy Bacon / Q7160630

  • Wd Datuak: Q7160630
  • Commonscat Multimedia: Peggy Bacon / Q7160630