Paul Delaroche
Paul Delaroche | |
---|---|
(2008) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paul Hippolyte Delaroche |
Jaiotza | Paris, 1797ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1856ko azaroaren 4a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Vernet (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Louis Etienne Watelet (en) Antoine-Jean Gros |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, argazkilaria, ilustratzailea, eskultorea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Arte Ederren Akademia (Frantzia) Société de l’histoire de France (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Paul Delaroche (Paris, 1797ko uztailaren 17a - ibidem 1856ko azaroaren 4a) frantziar margolaria izan zen, ezaguna da eszena historikoen margolanengatik.
Ingalaterrako eta Frantziako historiako gaiak margotu zituen, erromantizismoaren berezko emozioak nabarmenduz eta akademizismoaren eta neoklasizismoaren berezko estiloarekin. Antoine-Jean Grosen ikaslea izan zen eta ondoren Thomas Couture, Jean-Léon Gérôme eta Jean-François Milleti irakatsi zien.
Parisen jaio zen eta ia bizitza osoa eman zuen, eta Mazarin kaleko bere estudioan lan egin zuen. Bere lehen erakusketa 1822an izan zen eta Théodore Géricault eta Eugène Delacroixekin Parisko historiako margolari talde bat sortu zuen. 1837an utzi zion erakusteari, publikoak jada bere lanak estimatzen ez zituenean eta 1837an utzi zion erakustaldiari, publikoak jada bere lanak estimatzen ez zituenean, eta Arte Ederretako Eskolan "Hemizikloa" obra egiteari ekin zion.
Iruditegia
- Joana Arcekoa galdekatua, 1824
- Cromwell eta Karlos I.aren gorpua, 1831
- Elizabet I.aren heriotza, 1828
- Eduardoren semeak, 1831
- Lady Jane Greyren exekuzioa, 1833
- Strafford exekuziora eramana , 1836
- Karlos I.a irainduta Cromwelleko soldaduengatik, 1836
- Petri I.a Errusiakoa, 1838
- Herodias, 1843
- Napoleon Fontainebleun abdikatzen , 1845
- Bonaparte Alpeak zeharkatzen, 1850
- Martiri gaztea (1855)
- Hemizikloko 2. sekzioa 1841–1842
- Hemizikoko erdiko sekzioa 1841–1842
- Hemizikloko 3. sekzioa 1841–1842
Kanpo estekak
- Datuak: Q322582
- Multimedia: Paul Delaroche / Q322582