Paranalgo Behatokia
Paranalgo Behatokia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Antofagasta eskualdea |
Probintzia | Antofagasta probintzia |
Kokapen fisikoa | Atacamako basamortua |
Koordenatuak | 24°37′38″S 70°24′15″W / 24.627222222222°S 70.404166666667°W / -24.627222222222; -70.404166666667 |
Altitudea | 2.635 m, itsas mailaren gainetik |
Inaugurazioa | 1999ko apirilaren 1a |
Kudeatzailea | Hegoaldeko Behatoki Europarra |
Webgune ofiziala | |
Paranalgo Behatokia (gaztelaniaz: Observatorio Paranal) Txilen dagoen behatoki astronomikoa da, guztira 24 teleskopio dituena. Hegoaldeko Behatoki Europarrak (ingelesez: European Southern Observatory, ESO) behatokia kudeatzen du.
Cerro Paranal mendian dago, Txileko Atacama basamortuan, Taltal komunan hain zuzen ere. 2008ko Quantum of Solace filma bertan filmatu zuten.
Deskribapena
Paranalgo Behatokiaren sistema nagusia Very Large Telescope (VLT) delakoak osatzen du, 8,2 m-ko lau teleskopio dituena. Lau teleskopio nagusi horiek argia konbinatu dezakete bosgarren tresna bat erabiltzeko: Very Large Telescope Interferometer (VLTI). Teleskopio hauek mapudungunetik hartutako izenak dituzte: Antú (Eguzkia), Kueyén (Ilargia), Melipal (Hegoaldeko Gurutzea) eta Yepún (Artizarra).[1]
Gainera, 1,8 metroko lau Auxiliary Teleskope (AT) ditu, teleskopio nagusiak beste proiektu batzuetan erabiltzen ari badira VLTIri gehitu ahal zaizkionak, 2,5 metroko VLT Survey Telescope (VST) eta 4 metroko Visible & Infrared Survey Telescope for Astronomy (VISTA), zeruko eremu zabalak modu uniformean aztertzeko ikuseremu zabalekin.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) European Southern Observatory - ESO. (2011ko azaroa). Names of VLT Unit Telescopes. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q10914152
- Multimedia: Paranal Observatory / Q10914152
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |