Ordu alai
Ordu alaia, batez ere ingelesezko happy hour esamoldearekin ezaguna, edaritegi batek edariak, bereziki alkoholdunak, ohi baino merkeagoak eskaintzen dituen denbora-tartea da [1]. Ordu alaieko prezioak edaria eskatzen denean aplikatzen dira, ez ordaintzen denean.
Munduko hainbat herrialdetako taberna, pub eta diskoteken marketin-estrategia da. Eguneko unea, oro har, saltokia gutxien erabiltzen den unea izaten da, bezeroak erakartzeko ahaleginean; arratsalde amaieran (lanaren ondoren) eta/edo gauean (afaldu aurretik), astelehenetik ostegunera.
Historia
Tabernetako ordu alaiaren lehen aipamena 1961eko uztailaren 4an izan zen, egunkari batean [2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1364401
- Multimedia: Happy hour / Q1364401