Okabe
Okabe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.466 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′N 1°06′W / 43°N 1.1°W / 43; -1.1 |
Mendikatea | Okabeko mendilerroa |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Burdinkurutzetatik. |
Luberri | Luberri |
Okabe Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Iratiko oihanaren inguraldean. Nafarroa Behereko mendirik garaiena da, 1466 metrorekin.
Lekunberriko udalerrian kokaturik dago.[1]
Abiapuntuak
- Burdinkurutzeta ( 2 or 15 m ): Mendate hartan (1.135 m) dugu abiapunturik ohikoena, Donibane Garazitik "Chalets d'Irati"ra doan errepidean. Mendebaldetik Saroberri (1.338 m) inguratu behar dugu, eta hortik Surzai (1.135 m) leporaino iritsiz. Lepotik txaletetatik datorren errepidea igarotzen da, eta bertan bi harrespil ditugu. Hortik, bide zabal bat Hilarritatik doa tontor bikotzera, bat harritsua eta bestea belartsua.
- Iratitik (Or 1 45 m ): "Chalet de Pedro"tik (980 m) basoan doan markatutako bidea Gorostibizkarrara (1.341 m) iristen da, eta hortik Okabera.
- Irauko lepotik (Or 1 45m ): Lepora (1.008 m) txaletetatik Surzaira doan errepidetik iristen da, edo Ezterenzubitik datorren errepidetik, Artaburuko (1.154 m) mendatea igaro ostean.
Harrespila
Tontor lau eta zabalean Euskal Herrian dugun harrespil edo "cromlech" ezagunenetarikoak daude, hileta esanahia dutena. Ilarrita izeneko lekuan (1.387 m) hogei bat harrespil ditugu gaur egun.
Ikus, gainera
- Nafarroako Pirinioa
- Nafarroa Behereko mendiak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia EODA datu-basea
Kanpo estekak
- Okabe luberri.net webgunean
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Datuak: Q17417892
- Multimedia: Okabe / Q17417892