Naparrua'tik ardo-karraio[1][oh 1] itzai asko zan ikusi, prankok bazauzkan iri koskorrak beren kollare ta guzi; zurezko ardatzak lumerarekiñ al zan maizena iyurtzi; denbora artan Pantorrill zuten karreteruen nagusi.
Garai artako itzai koskorrak ongi zebiltzan lanian, Gipuzkua'n da Bizkai aldian da Euskalerri danian, gorputzak bapo gobernatuaz eranian da janian; akabo oien jornal-biria trena etorri zanian.
Aditu zituztenian trenen txistua eta marruak, geientxuenak saldu zituzten iriyak eta karruak, esanaz: «Orrek jetxiko dizkik goi oitan diran arduak». Garai artako aien abarkak ziran basurde-larruak.
Mila zortzireun irurogei ta zazpigarrengo urtian lehenengo trena ikusi nuen Españiyako parian; bide pixka bat bistan pasa ta iñoiz sartua lurpian, perra berriyak erantsi dizte andikan orain artian.
Modu orretan jarri zuenak Norteko ferrokarrilla jakinduriya aundiya zuen entendimentu abilla; gizonik ezin asi liteke zaldi obiaren billa, goizian irten Irundik eta illuntzerako Madrilla.
| Linea orrek badauka zenbait tunel, zubi ta erriyo, bi biderekin ipiñi dute sekulan baiño berriyo, elektrikako indarra eta orrenbeste guardarrayo, gau eta egun gelditu gabe beti zerbaiten karraio.
Trenera lasai balijuake egiñagatik zartzera, iyo bidiak ederrak dauzka, kotxian aixa sartzen da; amar legua bide pasa ta ordu beteko etxera, lengo segunda bezin ederra dago oraingo terzera.
Eseri aulki ederrak eta beste gauza bat on-ona, ezertarako beartzen bada kotxe bakoitzak komona; lenguan antxen ikusi nuen larogei urteko amona, frantses-euskaldun buruzuri bat, Benta Berriko monona.
Karbonerarik ez dute bear, fogonerorik ain gutxi, or bear dena begiyak erne eta llabiari eutsi: abiyatzian iriki eta allegatutzian itxi, gau eta egun gelditu gabe dabil txistu ta irrintzi.
Gizon abilla zen elektrika sortu zuben maisu ori, pixka-pixka bat arek graduak bajatu zizkan subari; orain indarra leku askotan kentzen diyote urari, garai batian merke zan baiña gaur balio du ugari.
| Ola esanaz ur irakiñak egiten zuen negarra: prezisu al da beti kalderan kiskaltzen egon bearra? Ez daukat beste alimenturik, sua, kia ta txingarra, ongi miatzen baldin banauzu otzian badet indarra.
Berari beira jarri zitzaion zabaldurikan besuak, arrazoi ori ontzat artu du elektrikako maisuak: "Badakit zure gau ta egunak dirala lastimosuak, ori egiya esan badezu itzaliko dira suak".
Nere munduko jakinduriya izan da oso azala, Jaungoikuari eskatzen diyot, arren, argitu nazala; garai batian ez genekiyen elektrikarik bazala, orain ur otzak dabilki trena len irakiñak bezala.
Garai batian ez genekiyen elektrikarik bazala, orain ur otzak dabilki trena len irakiñak bezala.
|