Mutiko baserritar baten oroitzapenak
Mutiko baserritar baten oroitzapenak | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Xosé Neira Vilas (1961) |
Argitaratze-data | 1961 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Memorias dun neno labrego |
Hizkuntza | Galiziera |
Herrialdea | Galizia |
ISBN | 978-84-8485-253-7 ISBN 978-84-8485-253-7 |
Euskaraz | |
Izenburua | Mutiko baserritar baten oroitzapenak |
Itzultzailea | Andrés Urrutia Badiola |
Argitaratze-data | 1988 |
ISBN | 84-86833-02-7 |
Mutiko baserritar baten oroitzapenak (galizieraz: Memorias dun neno labrego) 1961eko urtarrilaren 5ean Argentinan Xosé Neira Vilas galiziar idazleak argitaratutako idazlan bat da, 1961ean argitaratua. Galiziar baserri giroa mutiko baten ikuspuntutik burututako kontakizuna da, baserri giroko mundu mugatu eta mugatzailearen esparruan bizi den mutiko baten pasadizu eta gertaldiak, umearen ikuspegiaren galbahetik igarota. Galizierazko literaturako idazlan irakurrienetako bat da[1], 2015ean jada 600.000 aletik gora salduak zituen[2]. Galizieraz mintzatzen diren neska-mutil guztiei eskeinia dago.
Eleberria honela hasten da:
« | Eu son Balbino. Un rapaz de aldea. Coma quen dis, un ninguén. E ademais, pobre. Ni Balbino naiz. Baserritar mutikoa. Esan ohi den legez, hutsaren hurrengoa. Eta gainera, txiroa. | » |
Itzulpenak
Liburua hizkuntz hauetara osoki itzulia eta argitaratua dago: alemanez (Tagebuch einer Kindheit in Galicien, 1984; Gudrun Hohl), asturieraz (Memories d'un nenu llabriegu, 1996; Xandru Fernández), katalanez (Memòries d'un nen de pagès, 1985; Marc Ferrer i Cuixart), euskaraz (Mutiko baserritar baten oroitzapenak, 1988; Andres Urrutia Badiola), portugesez (Memórias de un pequeno camponés, 1977; José Viale Moutinho), gaztelaniaz (Memorias de un niño campesino, 1963; idazle berberak itzulia), ingelesez (Memoirs Of A Peasant Boy, 2007; Camilo Ogando) eta esperantoz (Memoraĵoj de kampara knabo, 2017; Suso Moinhos).
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q11692035
- Multimedia: Memorias dun neno labrego / Q11692035