Moll Flanders (1996ko filma)
Moll Flanders (1996ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1996 |
Izenburua | Moll Flanders |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 120 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pen Densham |
Gidoigilea(k) | Pen Densham |
Antzezlea(k) | |
Robin Wright Morgan Freeman Stockard Channing John Lynch Brenda Fricker Geraldine James Jeremy Brett Jim Sheridan Maria Doyle Kennedy | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pen Densham |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mark Mancina |
Argazki-zuzendaria | David Tattersall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
Moll Flanders 1996ko Pen Densham britainiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. 1722an Daniel Defoe ingeles idazleak idatzitako Moll Flanders eleberrian oinarritua dago. Robin Wright, Morgan Freeman, Stockard Channing, John Lynch eta Brenda Fricker aktoreek antzeztu zuten.
1995ean zendu zen Jeremy Brett aktoreak antzeztutako azken filma izan zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XVIII. mendean Londres hirian jaioa, Moll Flanders (Robin Wright) neska gazteak bereahala jasan zituen bizitzaren zorigaizto eta nahigabeak. Urkamendian hiltzera zigortutako emakume baten alaba, umezurtz gelditu eta mojen komentuan sartuko dute, baina mojek ezin izan zuten haren izaera menderakaitza baretu. Mollek egunen batean zoriontasuna ezagutuko duenaren ideiara atxikitzen da, beti bizitza hobeago batekin amestuz. Baina une hori iritsi arteraino, biziraun izateko ez du lapurtu edota bere burua prostituitzeko zalantzarik eginen. Artista batek (John Lynch) modelo izateko kontratatu eta berataz maitemintzean Molleren zortea aldatu egingo da.
Aktoreak
- Robin Wright: Moll Flanders
- Morgan Freeman: Hibble
- Stockard Channing: Allworthy andrea
- John Lynch: Jonathan (Artista)
- Brenda Fricker: Mazzawatti andrea
- Geraldine James: Edna
- Aisling Corcoran: Flora
- Jeremy Brett: Artistaren aita
- Britta Smith: Artistaren ama
- Cathy Murphy: Polly
- Emma McIvor: Mary
- Maria Doyle Kennedy:Alice
Kanpo estekak
- Moll Flanders filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q1943569