Mitikile-Larrori-Mendibile
Mitikile-Larrori-Mendibile | |
---|---|
Zuberoa, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Zuberoa |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa |
Barrutia | Oloroe-Donamaria |
Kantonamendua | Euskal Mendialdea |
Izen ofiziala | Moncayolle-Larrory-Mendibieu |
Auzapeza | Jean-Louis Salaberri (2008-2014) |
Posta kodea | 64130 |
INSEE kodea | 64391 |
Herritarra | mitikiltar-larroritar-mendibiltar |
Geografia | |
Azalera | 16.27 |
Garaiera | 171 - 363 |
Demografia | |
Biztanleria | 309 (2018: −5) |
Dentsitatea | 20,77 biztanle/km² |
Zahartzea[1] | % 26,72 |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 52,29 |
Ekonomia | |
Jarduera[1] | % 75,57 (2011) |
Desberdintasuna[1] | % 1,48 (2011) |
Langabezia[1] | % 3,17 (2013) |
Euskara | |
Euskaldunak | % 65,01 (2010) |
Erabilera | % 33,74 (2011) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1842. urtea |
Mitikile-Larrori-Mendibile ([mitikile laroɾi menðiβile]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa.
Geografia
Hidrografia
Uhaitzandira zein Oloroeko ibaira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik, tartean Laxubi.
Udalerri mugakideak
- Ürrüstoi-Larrabile iparraldean
- Berrogaine-Larüntze mendebaldean
- Ospitalepea hego-ekialdean
- Sohüta hegoaldean
Iparralde eta ipar-ekialdean, udalerriak muga egiten du Bearnorekin: Gurs herriarekin, besteak beste.
Herriak eta auzoak
Historia
Mitikile, Larrori eta Mendibile herriak 1842ko abuztuaren 5ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.
Demografia
Hiru herriek 1842an bat egin zutenean, udalerri berriak ia 1.000 biztanle zituen. Hala ere, ordutik beheranzko joera nabarmena izan zuen ia bi mendez, eta XXI. mendearen hasieran 350 biztanle baino gutxiago zituen.
Mitikile-Larrori-Mendibileko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Ondasun nabariak
- Goienetxea XV. mendeko oinetxea dago herrian; 1973tik aurrera monumentu izendaturik dago.
- Santa Grazi eliza XVII. mendean eraiki zen eta hurrengo bi mendeetan zehar berriztatu. Estilo zuberotarreko kanpandorre hirukoiztarra du.
Mitikiltar, larroritar eta mendibiltar ezagunak
- Bernard Goienetxe Matalas ( -1661), apaiz matxinoa.
- Jean-Pierre Arraing (1756-1833), abokatu eta politikaria.
- Jean-Michel Aphatie (1958-), kazetaria.
Erreferentziak
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
Kanpo estekak
- Mitikile-Larrori mendi-ibilbidea ("Berria").
- Datuak: Q843429
- Multimedia: Moncayolle-Larrory-Mendibieu / Q843429
- Liburuak: Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Mitikile-Larrori-Mendibile
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |