Miguel Olaortua
Miguel Olaortua | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011ko abuztuaren 8a - 2015eko otsailaren 1a Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of San José de Amazonas (en)
2011ko otsailaren 2a - Elizbarrutia: Apostolic Vicariate of Iquitos (en)
2011ko otsailaren 2a - Elizbarrutia: Abbir Maius (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bilbo, 1962ko azaroaren 22a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | Iquitos, 2019ko azaroaren 1a (56 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Erlijio-ordena | agustindar |
Miguel Olaortua Laspra (Bilbo, 1962ko azaroaren 22a - Iquitos, 2019ko azaroaren 1a) bizkaitar apaiz agustindarra izan zen. 1987an ordenatua, 2011n Benedikto XVI.ak Abir Maiusko apezpiku izendatu zuen.
Biografia
Miguel Olaortua Laspra Bilbon jaio zen, 1962ko azaroaren 22an. 1982an, urriaren 2an, San Agustinen ordenean sartu eta 1987ko urriaren 4an Bilboko Santiago katedralean apaiz ordenatu zuten. Ondoren, Filosofia eta Teologia ikasten hasi zen Valladolideko Aita Agustindarren Seminario Nagusian eta baita Deustuko Unibertsitatean ere; gero, Italiara joan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatu zen Erromako Pontifizia Salesiana Unibertsitatean. Unibertsitateko ikasketak amaituta Bilboko elizbarrutian hasi zen apez. Zaragozako Arkidiozesiko Santa Rita Parrokiako parrokia-bikarioa ere izan zen. Eta San Agustin Ikastetxeko koordinatzaile eta zuzendari, agustindarren priore eta agustindarren probintziako kontseilari Zaragozan. 2011ko otsailaren 2an, Benedikto XVI.ak Iquitoseko Bikariato Apostolikoko bikario apostoliko izendatu zuen. Urte bereko apirilaren 16an Aitasantuak apezpiku izendatu zuen. Amazonaseko San Joseko Bikariato Apostolikoko administratzaile ere izan zen 2011 eta 2014 artean.
Kanpo estekak
- Biografia Euskal Kultura webgunean.
- Datuak: Q1932673
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |