Michigan (aintzira)
Michigan Lake Michigan (ingelesez) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 176 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 494 km |
Zabalera | 190 km |
Azalera | 57.750 km² |
Sakonera | 281 m |
Bolumena | 4.918.000 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°00′28″N 86°45′23″W / 44.007874°N 86.756451°W / 44.007874; -86.756451 |
Honen parte da | Lake Michigan–Huron (en) Aintzira Handiak |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Michigan |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Huron aintzira |
Erresidentzia denbora | 99 a |
Arro hidrografikoa | Lake Michigan drainage basin (en) |
Michigan[1] (ingelesez: Lake Michigan) Amerikako Aintzira Handietako bat da, osorik Ameriketako Estatu Batuetan dagoen bakarra. Mendebaldetik ekialdera, Wisconsin, Illinois, Indiana eta Michigan estatuetako lurretan ditu ur ertzak.
Izena
Michigan izenak, jatorriz, «aintzira» besterik ez du esan nahi, ojibweraz mishigami hitzak «ur handia» esan nahi baitu.
Geografia
Aintzira Handien arroa osatzen duen bostetako bat da, hirugarrena neurriari dagokionez: 57.800 km² (Kroazia baino pixka bat handiagoa). Munduko seigarren aintzirarik handiena da, eta ur geza dutenen arteko laugarrena. 190 kilometroko luzera, 494 kilometroko zabalera eta, batez beste, 85 metroko sakonera ditu[2].
Mackinaceko kanalak Huron eta Michigan aintzirak lotzen ditu, biak maila berean baitira. Geologikoki eta hidrologikoki ur multzo bera dira, horrexegatik batzuetan Michigan-Huron aintzira deritze.
Arrantza, merkataritza, garraioak eta ikatz eta burdin meategiak dira Michigan inguruko ekonomiaren oinarriak[3].
Hiri nagusiak
Ia 12 milioi lagun bizi dira Michigan aitziraren inguruko herri eta hirietan. 30.000 biztanle baino gehiagoko hiriak honako hauek dira:
Illinoisen
| Indianan
| Michiganen
| Wisconsinen
|
Uharteak
- Beaver
- Ipar Manitou
- Hego Manitou
- Washington
- Rock
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Great Lakes Factsheet No. 1: Physical Features and Population Epa.gov
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
- Datuak: Q1169
- Multimedia: Lake Michigan / Q1169