Maria Pinigina
Maria Pinigina | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ivanovka (en) , 1958ko otsailaren 9a (66 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Pavel Pinigin (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 58 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 171 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Maria Pinigina[1] (Ivanovka, Kirgizistan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1958ko otsailaren 9a) sobietar atleta ohia da, 400 metroko proban espezializatua. Olinpiadetako txapelduna izan zen, 4x400 metro erreleboetan Seulgo 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan, eta brontzezko domina irabazi zuen Helsinkiko 1983ko Atletismoko Munduko Txapelketan.[2][3][4][5][6][7][8]
Kirol ibilbidea
1983ko Helsinkiko (Finlandia) Munduko Txapelketan, sobietar taldeak brontzezko domina irabazi zuen 4 x 400 metroko erreleboeta, 3:21.16 segundutan, Ekialdeko Alemaniaren (urrea) eta Txekoslovakiaren (zilarra) atzetik. Taldekideak Marina Ivanova, Irina Baskakova eta Jelena Korban izan ziren.
Proba berean, Seulgo 1988ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko laukotea osatu zuen Ameriketako Estatu Batuetako eta Ekialdeko Alemaniako atleten aurretik.
2013ko azaroan, Jakutsken zuziaren eramaileetako bat izan zen 2014ko Neguko Joko Olinpikoetan.
Palmaresa
Olinpiadak
1988ko Udako Olinpiar Jokoetan Seulen ( Hego Korea)
- Urrezko domina Urrezko domina 4 × 400 metroko erreleboetan
Munduko Atletismo Txapelketa
1983ko Munduko Atletismo Txapelketa, Helsinkin ( Finlandia)
- Brontzezko domina 400 metroko
- Brontzezko domina Brontzezko domina errelean 4 × 400 metroko erreleboetan
1987ko Munduko Atletismo Txapelketa, Erroman ( Italia)
- Zilarrezko domina 4 × 400 metroko erreleboetan
Europako atletismo-txapelketak
1978ko Europako Txapelketak Pragan ( Txekoslovakia)
- 4.a 400 metrotan
- Zilarrezko domina 4 × 400 metroko erreleboetan
Aretoko Europako Atletismo Txapelketak
1978ko aretoko Europako Txapelketak, Milanen ( Italia)
- 4.a 400 metrotan
Europako Txapelketa, 1987ko aretoan, Lievinen ( Frantzia)
- Urrezko domina 400 metroko erreleboetan
Bizitza pertsonala
Maria Pinigina Pavel Pinigin borroka olinpikoko txapeldunarekin ezkonduta dago.
Erreferentziak
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ Mariya Pinigina. .
- ↑ «Mariya PINIGINA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) admin. (2020-06-06). «Mariya Pinigina Age, Net Worth, Bio, Height [Updated January 2024 »] Popular Bio (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ «Olympedia – Mariya Pinigina» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) «Mariya Pinigina net worth and salary income estimation» People Ai (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ (Ingelesez) «Mariya Pinigina Biography - Soviet sprinter» pantheon.world (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
- ↑ Fuentealba, Rodrigo. (2021-07-30). «Entre el dopaje y la sospecha: once récords mundiales de atletismo tienen más de 30 años» La Tercera (Noiz kontsultatua: 2024-01-15).
Kanpo estekak
- Datuak: Q242815