Mala Reputación
Mala reputacion | |
---|---|
Fitxategi:=20110604175455-mala-reputacion.jpg | |
Datuak | |
Jatorria | Cangues d'Onís |
Musika mota | Rock Punk |
Instrumentuak | Kitarra, baxua eta bateria |
Urteak | 1995 - Gaur egun |
Taldekideak | |
David Rodriguez Kiko martinez Michi Candás Juan Santamaría | |
Informazio gehigarria | |
Mala reputacion Cangues d'Onisen 1995ean sortutako punk rock musika taldea da, 1995ean sortua.
Historia
Talde hau 1995ean sortu zen, baina 1998 arte ez ziren egonkortu. Tabernetan jotzen zuten haien lehenengo maketa finantzatu ahal izateko. Azkenean Groove de Oviedo estudioetan lortu zuten egitea.
Bi urte geroago haien bigarren maketa grabatzea lortu zuten Dia tras Dia deiturikoa, Babysu estudioetan.
Maketa honekin hasi ziren mugitzen iparraldetik, Kantabrian ukitzen La Fugarekin beste batzuen artean eta lortu zuten 40 principalesen sartzea. Hemen apuntatu ziren haien lehen diskoa grabatu ahal izateko, eta lortu zuten, nahiz eta saria ez irabazi haien diskoa Ansiedad finantzatzea lortu zuten. Disko berri honekin, Santo Grial seilu ofizialak kontratu bat eskaintzen die, haien diskoa Ansiedad editatu ahal izateko eta honekin batera beste bi diskoa. Kontratu honek, gainera "Festival Derrame Rock"era eramaten die.
2002an, grabatzen dute haien bigarren diskoa Abriendo camino, grabatu zuten ACME estudioetan eta Miguel Herrero eta Pablo Viña produzitu zuten. Diska honek hainbat kolaborazio ditu nola: Kake de Caskarrabias, Xune de Dixebra, Alberto Plá Boikotekoa, Gente de Infly, Madera rock eta Sikarios. Eta egiten dituzte bi mini bira haien diskoa promozionatzeko Reincidentesekin.
2003an, abenduan haien hirugarren diskoa grabatzea lortzen dute: A X ellos, Eclipse estudioetan. Diska honetan aurkitzen dira instrumentu berriak nola: Bouzoki, Bodhran, Gaita, Biolina, txeloak, kontrabaxuak, tronpetak, tronboiak eta turutak.
Diskoa grabatu ondoren, Mala reputación kontratua apurtzen du Santo Grialekin eta haien seilu propioa sortzen dute: Kangurín records, eta honekin haien diska editatzen dute. Honen ondoren Juanin gehitzen zaie taldera, eta honek hasiera batean web orrialdeaz arduratzen da, eta hainbat lan egin ondoren haien manager pertsonala bihurtzen da haren agentziarekin; "Matatunos Producciones"
2006ko martxoaren 21ean kalera irten zen estudioaren laugarren lana: Al limite siempre. 2007ko urriaren 6an Ermuan eskaini zuten haien birako azken kontzertua, 50 baina gehiago izan zirela, Frantzia barne.
Taldekideak
Gaur egunekoak
- David Rodriguez: Gitarra eta ahotsa
- Kiko Martínez: Bateria eta koroak
- Michi Candás: Baxua eta koroak
- Juan Santamaría: Gitarra eta ahotsa
Antzinako Taldekideak
Jaime García: Kitarra eta ahotsa Gerardo Díaz: Baxua eta ahotsa Angel Llenín: Bateria
Diskografia
- 2001- Ansiedad
- 2002- Abriendo camino
- 2004- A X Ellos
- 2006- Al limite siempre
- 2010- Buenas noches (CD + DVD)
- 2011- Carácter
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz) Myspaceko orri ofiziala
- Datuak: Q5990390