Luis Alberto Orta

Luis Alberto Orta

(2021)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHabana, 1994ko abuztuaren 22a (30 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Pisua60 kilogramo
Altuera162 zentimetro

Instagram: luisalbertoortasanchez Edit the value on Wikidata

Luis Alberto Orta Sánchez (Habana, 1994ko abuztuaren 22a) borroka greko-erromatarreko kirolari kubatarra da, Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan 60 kg-tako proban urrezko domina eskuratu zuena. Paris 2024ko Joko Olinpikoetan brontzezkoa lortu zuen.

Kirol ibilbidea

La Güinera auzoan hasi zen kirola praktikatzen. Hasiera batean beisbolari ekin zion baina ondoren borroka greko-erromatarra egiten hasi zen Cerro Pelado klubean[1].

Nazioarte mailan 2018an hasi zen lehiatzen eta 2019an Pan amerikar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen Liman[2]. Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan Kenichiro Fumita japoniarra garaitu zuen finalean[3].

Nazioarteko palmaresa

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio ( Japonia) 01 !1. postua, urrezko domina 60 kg
2024 Paris ( Frantzia) 03 !3. postua, brontzezko domina 67 kg
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Belgrado ( Serbia) 01 !1. postua, urrezko domina 67 kg
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Lima ( Peru) 03 !3. postua, brontzezko domina 60 kg
2023 Santiago ( Txile) 01 !1. postua, urrezko domina 67 kg

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cubatel. (2021-08-02). «¿Quién es Luis Alberto Orta, el primer oro olímpico para Cuba en Tokio?» Cubatel - Llamadas, SMS y recargas a Cuba (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  2. (Gaztelaniaz) «El cubano Luis Alberto Orta se corona como campeón olímpico en lucha grecorromana en Tokio 2020» RT en Español (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Luis Alberto Orta levanta a Cuba con su oro en lucha» Tokio 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-24).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56329558
  • Commonscat Multimedia: Luis Orta / Q56329558

  • Wd Datuak: Q56329558
  • Commonscat Multimedia: Luis Orta / Q56329558