Lil Nas X
Lil Nas X | |
---|---|
(2023) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Montero Lamar Hill |
Jaiotza | Lithia Springs, 1999ko apirilaren 9a (25 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lithia Springs High School (en) University of West Georgia (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | raperoa, abeslaria eta kantugilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Lil Nas X |
Genero artistikoa | hip hop musika country rap (en) pop musika trapa pop rap (en) |
Ahots mota | tenorra |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Columbia Records RCA Records |
welcometomontero.com | |
|
Montero Lamar Hill (Atlanta, Georgia, 1999ko apirilaren 9a), Lil Nas X izenez ezaguna, estatubatuar rapero, abeslari eta kantautorea da. Country rap estiloko "Old Town Road" singlea kaleratu zuenean nabarmendu zen. Lehenengo TikTok sare sozialean izan zuen arrakastagatik biral bihurtu zen, 2019an, nazioarteko musika-zerrendetan lehen postura iritsi zen eta Estatu Batuetan diamantezko diskoa lortu zuen urte bereko azaroan. "Old Town Road"-ek hemeretzi astez iraun zuen Estatu Batuetako Billboard Hot 100 zerrendako lehen postuan eta historian hori lortu duen abesti bakarra da[1].
2020ko Grammy sarietan gizonezko artista izendatuena izan zen[2] eta azkenik bi sari eskuratu zituen: musika-bideorik onena eta pop bikote/talde baten interpretaziorik onenarena. "Old Town Road"-ek MTV Video Music bi sari lortu zituen, urteko abestirik onena barne. Abesti horren hainbat remix atera zituen, ezagunena Billy Ray Cyrus country abeslariarekin batera egin zuena. LGBTQ artista aitortua da[3]. 2021ean "MONTERO (Call Me By Your Name)" izeneko bere lan berria herrialde askotako rankingetan nagusitu zen. Abestiaren bideoak ere zeresan handia eman zuen.[4]
Diskografia
Mixtapeak
Izenburua | Xehetasunak |
---|---|
Nasarati |
|
EPak
Izenburua | Xehetasunak |
---|---|
7 |
|
Singleak
Izenburua | Urtea |
---|---|
"Old Town Road" (bakarkakoa edo remix-a Billy Ray Cyrus-ekin) | 2018 |
"Panini" | 2019 |
"Rodeo" (Cardi B edo Nas-ekin) | 2020 |
"Holiday" | |
"Montero (Call Me by Your Name)" | 2021 |
"Sun Goes Down" |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Lil Nas X hit 'Old Town Road' makes Billboard charts history» Associated Press 2019-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «2020 Grammy Nominees: The Complete List» Billboard (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) Kiefer, Halle. (2019-06-30). «Should’ve Figured It Out, But Since You Didn’t, Lil Nas X Comes Out On Twitter» Vulture (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ «Lil Nas X on His Provocative New Video for "Montero"» Time (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ↑ (Ingelesez) «NASARATI» SoundCloud (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
Kanpo estekak
- Datuak: Q62591281
- Multimedia: Lil Nas X / Q62591281