Larrein
Larrein | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′26″N 2°38′47″W / 42.84056°N 2.64639°W / 42.84056; -2.64639 |
Larrein Gasteizko ekialdean XXI. mendearen hasieran eraikitako hiri-sektoreetako bat da, 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Salburua deitu zen auzoaren barrukoa.
Sektorearen urbanizazio-lanak 2007. urtean hasi ziren, eta 2010. urtean burutu. Lehen etxebizitza-blokeak 2010. urtean hasi ziren altxatzen. XXI. mendearen hasierako Atzeraldi Handiaren ondorioz, etxebizitzen eraikuntza gelditu egin zen, eta 2010eko hamarkada osoan bloke isolatu gutxi batzuk besterik ez ziren eraiki sektore osoan. 2020ko hamarkadaren hasieran berriro ekin zitzaion bloke gehiago eraikitzeari.
Ikus, gainera
- Salburua (hiri-hedapena)
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
- (Gaztelaniaz) Auzoari buruzko informazioa Gasteizko udalaren webgunean.[Betiko hautsitako esteka] 2011/06/20an kontsultatua.
- Datuak: Q581320
- Multimedia: Larrein / Q581320