Lanteno
Lanteno | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Aiara |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′31″N 3°05′43″W / 43.10861°N 3.09528°W / 43.10861; -3.09528 |
Garaiera | 200[1] metro |
Demografia | |
Biztanleria | 104 (2022) |
Lanteno (Llanteno gaztelaniaz) Aiara udalerriko herrietako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 138 biztanle ditu.
Geografia
Herri sakabanatu honen izena ibai batena ere bada eta horregatik batzuetan historian zehar "herri" baino "ibar" deitu dute, "Lanteno ibarra"[2]. Ibaizabal ibaiak herriaren lurrak zeharkatzen ditu hegoaldetik iparraldera. Herriaren ipar-ekialdeko muturrean Artziniega ibaiarekin bat egin eta Herrerías ibaia sortzen du, aurrerago Cadaguan urak isurtzen dituena.
Ibar honen eremua mugatzen duten mendi nagusiak hauexek dira:
- mendebaldean Zaballa (632 m), Opelloratik hurbil.
- hego-ekialdean Peregaña (632 m) da balkoi paregabea; Erretes Lanteno, Beotegi, Luxo eta Ozekaren artean dago.
- ipar-ekialdean, Okondo eta Gordexolarekiko mugetatik hurbil, Idubaltza (691 m) dago.
Herri mugakideak
- Hegoaldean Erretes Lanteno.
- Hego-mendebaldean Opellora.
- Mendebaldean Soxoguti.
- Ipar-mendebaldean Artziniega·
- Iparraldean Gordexola.
- Ipar-ekialdean Okondo.
- Ekialdean Menagarai.
Auzoak
Herri honetako auzoak ibaiaren bi ibarretan barreiatzen dira. Auzo nagusiak:
- Satia: bertan eliza dago.
- Ibaizabal: hegoaldean, A-624 errepide nagusia eta Erretes Lantenora doana batzen diren lekuan.
- Basaburu, Garabilla eta Lapetaratxe Artziniegarako bidean.
- La Mota non Indianoaren etxetzarra delakoa eta ibaiaren beste aldean Zubieta dorretxea dauden.
- Pizparrutxi eskola zaharrekin.
- Inortza.
Historia
Herriaren izena 1040an dugu lehen aldiz dokumentatuta[3].
Aiarako Jaurerria bost barruti edo kuadrillatan banatzen zen; horietako bat Lanteno izenekoa zen eta herri hauek hartzen zituen bere baitan, Lantenoz gain:
- Opellora, Menagarai, Kexaa eta Erretes Lanteno, egun Aiara udalerrian daudenak.
- Mendieta, Erretes Tudela, Santa Koloma eta Soxoguti, udalerri modernoen osaerarekin Artziniegakoaren barruan geratu zirenak.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
137 | 134 | 139 | 134 | 132 | 132 | 132 | 138 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
- Eskola izan zirenak, Kultura Interesdun Ondaretzat izendatuak.
- Ureta dorretxea, XV.-XVI. mendekoa.
- Zubieta edo Zubiete dorretxea.
- Indianoaren etxetzarra.
- La Blancako santutegia, mendian kokaturik dagoena, aipatzekoa da. Jatorrizko eraikina XV. mendekoa zela uste den arren, gaur egungo egitura XVII. mende eta XVIII. mendeen artean eraiki zen. Harlandu eta horma-bular sendoek apaintzen dute kanpoaldea.
- Hilerrian Murga familiaren mausoleo neogotikoa nabarmentzen da.
- Balio arkitektonikoa duten baserriak: Txabarri auzoko 2 zenbakduna[4].
Herritar ezagunak
- Murga-Salazar eta Ureta familiak eskualdeko jauntxo handienetakoak ziren[5].
- Juan Antonio Urrutia (1670ean jaioa) Mexikon kargu publikoak izan zituen eta Santiago de Querétaron akueduktu bat eraiki zuen[6].
Bibliografia
- Victorino Palacios: Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, II liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 752-784.or.
Erreferentziak
- ↑ Elizaren inguruko auzoan.
- ↑ Ikus, adibidez webgune hau.
- ↑ Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, II liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 752.or.
- ↑ Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. V- Arabako Kantaurialdea, I liburukia, Arabako Foru Aldundia, 1991; 144.or.
- ↑ Op. cit, 148.or.
- ↑ Op. cit, 149.or.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Lanteno[Betiko hautsitako esteka] Iñaki Gutiérrez Puertasen webgunean.
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Aiarako udalaren webgunea
- Datuak: Q3257492
- Multimedia: Llanteno / Q3257492
Aiarako herriak | ||
---|---|---|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |