Lactarius sphagneti
Lactarius sphagneti | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactarius |
Espeziea | Lactarius sphagneti Neuhoff, 1956 |
Lactarius sphagneti Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hasieran gozoa den arren, haragia kalitate ertainekoa da
Sinonimoak: Lactarius subdulcis var. sphagneti.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, kanpai itxurakoa, gero lau-ganbila, lehenengo titi zorrotzarekin, gero ia obliteratua, ertza beherantz biribilduta, azal glabroa, gantz-distiratsua, marroitik hori-gorrixkara edo laranja kolorekoa edo lehoi-laranja zikin kolorekoa.
Orriak: Estu, bigunak, itsatsiak, hori-arrosakara kolorekoak eta arre argi kolorekoak.
Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,8 cm bitarteko lodierakoa, loditua oinarrirantz, leuna, pruina pixka batekin, arre-gorrixka argi kolorekoa edo haragi zurbil kolorekoa, barrubetea, barnehutsa, hauskorra.
Haragia: Usaingabea, okre-arre zurbil kolorekoa. Latexa, zuri urtsua, zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Sphagneti epitetoa latinetik dator, goroldioa, esan nahi duen "sphagnum" hitzetik. Bere habitatagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Lactarius theiogalus delakoarekin nahas daiteke, hau, habitat berdinean hasten da, baina latex gozoa du eta espora desberdinak.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Goiko zohikaztegietan, urkien, sahatsen eta pinuen azpian; taldekoia.
Banaketa eremua
Kanada, Europa, Errusia.[5]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 92 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) 1987. (Cetto, Bruno). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 313 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Lactarius sphagneti: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3655
- Multimedia: Lactarius sphagneti / Q3655
- Espezieak: Lactarius sphagneti