La viuda valenciana

La viuda valenciana
Jatorria
Egilea(k)Lope de Vega
IzenburuaLa viuda valenciana
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Alicia Ramírez eta Juanjo Prats lan hau antzezten 2008an

La viuda valenciana Felix Lope de Vegaren antzezlan bat da, 1600 inguruan idatzia eta 1620an argitaratua, bere komedien Parte XIV izeneko lanean.

Istorioa

Istorioa Leonardari buruzkoa da, berriki alargun geratu den emakume eder eta gazte bat. Leonarda irmo mantentzen da bere maitasunaren bila ari diren Otón, Valerio eta Lisandrori ezezkoak emanez, ez berriki hil den bere senarraganako leialtasunagatik, baizik eta bere askatasuna mantentzeko. Camilo, zaldun prestu bat, bere bidean agertzen den arte. Une horretatik aurrera bere xede berria jarraituko du, baina beti itxurak mantenduz.

Azken antzezpenak

Lan hau askotan antzeztu da espainiar antzokietan XX. eta XXI. mendean zehar. Honako antzezpen hauek nabarmen daitezke:

  • María Guerrero Antzokia (1960)
    • Egokitzea: Josefina Sánchez-Pedreño
    • Zuzendaritza: Ángel Fernandez Montesinos
    • Aktoreak: Carmen Bernardos (Leonarda), Ramón Corroto (Camilo), Manuel Andrés, Francisco Valladares, Lola Cardona, José Caride, Manuel Tejada
  • Telebista (TVE, El Teatro, 1975eko apirilak 28)
  • Telebista, TVE, Las pícaras, 1983ko apirilak 22
    • Aktoreak: Cristina Marsillach (Leonarda), Francisco Cecilio, Teresa del Río, Luis Lorenzo, Antonio Iranzo, Alfredo Mañas, José Vivó
  • Teatre Rialto, Valentzia, 2008
    • Zuzendaritza: Vicente Genovés
    • Aktoreak: Alicia Ramírez (Leonarda), Juanjo Prats (Camilo), Cesca Salazar, Paco Alegre, Pepe Miravete, Jaime Linares
  • Telebista, TVE, Estudio 1, 2010eko abenduak 28

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3726536
  • Commonscat Multimedia: La viuda valenciana / Q3726536

  • Wd Datuak: Q3726536
  • Commonscat Multimedia: La viuda valenciana / Q3726536