La taberna fantástica

La taberna fantástica
Jatorria
Egilea(k)Alfonso Sastre
Argitaratze-data1985
IzenburuaLa taberna fantástica
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

La taberna fantástica (euskaraz: «Taberna fantastikoa») Alfonso Sastre atzerkigile espainiarraren antzezlan ezagunetariko bat da. 1966an idatzita, 1985 arte ezin izan zuen taularatu. Liburuaren formatuan 1990an plazaratu zen. Tragikomedia da, hau da, historia tragikoa elementu komikoekin nahasten ditu.

Argumentua

Bere ama hil eta gero, Rogelio, "El Rojo" (Gorria) izengoitiaz ezaguna, goardia zibil bat hiltzeagatik ihes eginda dabil. Bere ama hil ondoren kinkiak diren bere lagun taldearekin Luisen tabernan biltzen dira. Lagunak delinkuente gazteak eta deserrotuak dira. Bilkura Madrilgo auzo baztertu batean da. Gaztean edaten duten einean berotzen dira eta haien abenturak kontatzen hasten dira. Une batean eztabaida sortzen da eta gazte batek, El Carburo, Rogeliori puñala sartu eta hil egiten du. Hau gertatu ondoren lagun guztiek Rogelioren gaineko gorazarreak egiten dituzte.

Moldaketak

  • Lehenengo taularatze 1985ean egin zen.
  • 2008ko abenduaren 11an Gerardo Mallaren zuzendaritzapean, Madrilgo Valle-Inclán antzokian berriro ere berriz eman zen. Bertsio horren eszenografoa Quim Roy izan zen. Aktoreak hauek ziren: Antonio de la Torre, Paco Casares, Carlos Marcet, Félix Fernández, Saturnino García, Celia Bermejo eta Miguel Zúñiga.
  • Zinemarako moldaketa, La taberna fantástica, 1991n zabaldu zen. Zuzendaria Julián Marcos izan zen. Musika José Luis Cid Arandaena zen. Aktoreak hauek ziren: Rafael Álvarez El Brujo, Agustín González, José Soriano, Germán Cobos, José María Cañete, Walter Vidarte, Maite Brik, Juan Luis Galiardo, Francisco Rabal, Antonio Gamero eta Mariano Venancio.

Sariak

Bibliografia

  • La taberna fantástica. Mariano de Pacoren edizioa. "Letras Hispánicas" bilduma, Cátedra, 1990. ISBN 10: 8437609666 ISBN 13: 9788437609669

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Arte Ederren Zirkuluan egin zen taularatzea, TVEk filmatuta, 1988ko otsailaren 15.
  • (Gaztelaniaz):Antonio Díez Mediavillaren komentarioa Cervantes Virtualean.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5968188
  • Wd Datuak: Q5968188